Ampo Ordiziak 45 eta 27 irabazi dio etxean Alcobendasi
Ampo Ordiziak 45 eta 27 irabatzi zion atzo Sanitas Alcobendas taldeari. Urteari hasiera borobila eman diote honela ordiziarrek, hiru partida jokatu eta hirurak irabazi baitituzte. Atzokoa aldapa gora jarri zen etxekoentzat lehen minutuetan, Gracoren zigor kolpearekin. Berehala etorri zen etxekoen erantzuna, eta Grende eta Tudelaren entsegu banari esker, hamargarren minuturako 12 eta 3 aurretik ziren. Handik aurrera etxekoen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Atsedenaldira joan aurretik, beste hiru entsegu egin zituzten ordiziarrek, bat Fishek eta bi Tudelak. 33-15 aurretik zirela joan ziren aldageletara. Bigarren zatia parekatuagoa izan zen. Bisitariek ez zuten etsi eta bonusaren bila atera ziren, baina Freemanen entseguak aldea handitu zuen etxekoen alde. Mc Intayre izan zen madrildarren erasoko gizonik garrantzitsuena eta 60. minutuan entsegua egin zuen. Hurrengo jokaldian ordea, Tudelak beste entsegu batekin erantzun zion. Partidaren ondarrean, Mc Intayrek madrildarren laugarren entsegua lortu zuen, eta ondorioz, baita bonusa ere. Alcobendas jaitsiera postuetan dago, eta urrearen balioa zuen puntu horrek. Lau entsegu lortu bazituzten ere, Ampo Ordiziaren nagusitasuna erabatekoa izan zen; 45 eta 27 irabazi zuten. Etxean hiru partida jokatuta hasi dute urtea, eta hirurak irabazi dituzte gainera. Datorren astean atsedena Datorren asteburuan merezitako atsedena izango dute ordiziarrek. Taldetik azaldu dutenez, datozen bi asteak, hilaren 30ean Bera Beraren kontra [...]
Ampo Ordiziak 45 eta 27 irabatzi zion atzo Sanitas Alcobendas taldeari. Urteari hasiera borobila eman diote honela ordiziarrek, hiru partida jokatu eta hirurak irabazi baitituzte. Atzokoa aldapa gora jarri zen etxekoentzat lehen minutuetan, Gracoren zigor kolpearekin. Berehala etorri zen etxekoen erantzuna, eta Grende eta Tudelaren entsegu banari esker, hamargarren minuturako 12 eta 3 aurretik ziren. Handik aurrera etxekoen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Atsedenaldira joan aurretik, beste hiru entsegu egin zituzten ordiziarrek, bat Fishek eta bi Tudelak. 33-15 aurretik zirela joan ziren aldageletara.
Bigarren zatia parekatuagoa izan zen. Bisitariek ez zuten etsi eta bonusaren bila atera ziren, baina Freemanen entseguak aldea handitu zuen etxekoen alde. Mc Intayre izan zen madrildarren erasoko gizonik garrantzitsuena eta 60. minutuan entsegua egin zuen. Hurrengo jokaldian ordea, Tudelak beste entsegu batekin erantzun zion. Partidaren ondarrean, Mc Intayrek madrildarren laugarren entsegua lortu zuen, eta ondorioz, baita bonusa ere. Alcobendas jaitsiera postuetan dago, eta urrearen balioa zuen puntu horrek.
Lau entsegu lortu bazituzten ere, Ampo Ordiziaren nagusitasuna erabatekoa izan zen; 45 eta 27 irabazi zuten. Etxean hiru partida jokatuta hasi dute urtea, eta hirurak irabazi dituzte gainera.
Datorren astean atsedena
Datorren asteburuan merezitako atsedena izango dute ordiziarrek. Taldetik azaldu dutenez, datozen bi asteak, hilaren 30ean Bera Beraren kontra jokatuko duten derbia prestatzeko aprobetxatuko dituzte.