Urrup taldeak Usurben estreinatuko du ‘El cianuro… ¿Solo o con leche? antzezlana
Goierriko Urrup antzerki taldeak Beasaingo Usurbe antzokian estreinatuko du ostiralean El cianuro… ¿Solo o con leche? antzezlana. Juan Jose Alonso Millan-en antzelana da, baina taldekideek egindako hainbat moldaketarekin estreinatuko dute. Lehe...
Goierriko Urrup antzerki taldeak Beasaingo Usurbe antzokian estreinatuko du ostiralean El cianuro… ¿Solo o con leche? antzezlana. Juan Jose Alonso Millan-en antzelana da, baina taldekideek egindako hainbat moldaketarekin estreinatuko dute. Lehen aldia da Urrup taldeak antzezlan bat Beasainen estreinatzen duena. Otsailaren 4an Lazkaoko Areria aretoan egingo dute bigarren emanaldia. Antzezlanean hamar aktorek parte hartzen du eta umorez betetako komedia beltza da.
Urrup antzerki taldeak hamabi urte daramatza Goierrin eta eskualdetik kanpo antzezlanak egiten eta bertan egin dituzte hainbat aktore ezagunek antzerki munduko lehen pausoak. Sara Cozar, Aitziber Garmendia eta Lariz anaiak dira horietako batzuk, egun profesional modura lan egiten dutenak. Taldeko beste hainbat kidek ere parte hartu izan du telebista saioetan eta baten batek baita pelikularen batean ere.