Larunbat honetako (urtarrilak 29) irratsaioa berezia izango da Zirika Irratian. San Blas jaiak gainean direla eta, festei buruzko saioa prestatu dute. Jaietan protagonista izango diren herritarrak gonbidatuko dituzte irratira, eta egitarauari errepasoa...
Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas jaietako lehen igandean herri krosa jokatuko dute Idiazabalen. Aurtengoa, antolatzen duten 31. aldia da. Haurren lasterketak, 10:45ean hasita egingo dituzte eta proba nagusia berriz, eguerdiko hamabietatik aurrera. Benjamin mailako lasterketak Goierri beheko haurrentzako bakarrik izango dira eta begiraleek kontrolatuko dute erritmoa. Lau lasterketa egingo dituzte, 2002an jaiotako neskena eta mutilena eta 2001ean jaiotako neskena eta mutilena. Guztiek 600 metroko ibilbidea egin beharko dute helmugan sartu aurretik. Gero neska eta mutil alebinak irtengo dira lasterketa banatan eta 1.100 metro osatu beharko dituzte. Lasterketa nagusiaren aurretik neska eta mutil infantilek korrika egingo dute. Horiek 1.600 metro egin beharko dituzte lana borobiltzeko. Proba nagusia Eguerdiko hamabietan proba bakarrean parte hartuko dute neska eta mutil kadeteek, emakumezko eta gizonezko helduek eta emakumezko eta gizonezko beteranoek. Neska eta mutil kadeteek 3.511 metro egin beharko dituzte eta helduek eta beteranoek berriz, 10.182 metro. Ohiko sariez gain, lasterketa bukatzen duten haur guztiek domina jasoko dute eta kadeteek, helduek eta beteranoek diploma, egindako denborarekin. Kadeteen, helduen eta beteranoen artean kirol materiala eta bertako hainbat produktu ere zozkatuko dituzte antolatzaileek, hala nola, kirol-jertseak, elastikoak, gaztak, ardo botilak… Izen ematea Krosean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman ahal izango dute izena www.kirolprobak.com-era idatzita. Ostirala [...]
Jesus Mari Deba ormaiztegiarrak joan den igandean Odolki Lehiaketetako Irabazleen Lehendabiziko Masterra irabazi zuen Bilbon. 1995 eta 2009 urteen bitartean egindako txapelketetako irabazleen artean aukeratu zuten irabazlea. Lau bizkaitarrek eta lau...
Hirurehun bat bizilagunek hartu dute parte ''Errespetatu herritarron eskubideak'' lelopean Zumarragan eta Urretxun egin den eskualde mailako manifestazioan.
Industria arloan, lantegi nagusiak eta tailer eta enpresa txiki gehienak geldirik daude eta taberna eta denda gehienek, baita ikastetxeek ere, Gainzurik...
Bi norgehiagoka izango dira lehenengo jardunaldian, Elguezabal-Arozena; Etchelecu-Montes eta Caset-Mendizabal; Muneta-Graciet bikoteak neurtuko dira Beloki pilotalekuan 11:30etik aurrera.
Arau subsidiarioak onartzeko behin betiko izapidea bertan behera uzteko eskaera onartu zuen Urretxun udalbatzak, eta Aldundiak jakitera eman duenez, baiezkoa eman...
Urtarrilaren 22an hainbat segurarrek bat egin zuten Gernikako Akordioarekin. Txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia. Herritar batzuk Gernikako Akordioaren testua irakurri zuten eta ondoren 80 lagun inguruk argazkia atera zuten. Azkenik mokadutxoa eg...
Ormaiztegiko Udalak, urtarrilaren 17ko udal osoko bilkuran, Nazioen Mundua ekimenekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, ezker abertzaleko eta OHTko hautetsien bozkekin eta beraz, Ormaiztegiko Udalak dio euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela. Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean-ekoak (Orbel) abstenitu egin ziren. “Demokrazian oinarritutako” printzipio baten aldeko jarrerak elkartu egiten dituela dio Ormaiztegiko Udalak, “giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen”. Mezu hori gizarteratzea joera eta ideologia desberdinekoek elkarrekin egin beharreko bidea dela uste du ” bide horrek erabakitzeko eskubidearen bidegurutzeraino eramaten gaituen arte, behintzat”. Guzti horregatik, Euskal Herria nazio naturala dela, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta beraz, euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du Udalak. Azkenik, erabakitzeko eskubidea, “eskubide demokratiko unibertsala denez”, Euskal Herrian zein nazioartean eskubide horren eskaera egingo duela azpimarratzen du Udalak. Bozketa Jon Intsausti alkateak irakurri zuen mozioa eta Orbelen izenean hitza hartu zuen segidan. “Mozio honek izaera edo eduki politikoa du eta horrelako kasuetan egin ohi dugun bezala, udal eskumenetik eta udalerri mailatik haratago doan gai bat dela kontutan hartuta, abstenitu egingo gara”. Dena den, mozio horren edukia, Udaletik kanpoko foroetan zein beste hainbat gunetan defendatu egingo dutela azpimarratu zuen. Ezker abertzaleko hautetsiek mozioaren edukiekin bat egiten dutela esan zuten eta [...]
Zegamako Amezti mendi elkarteak irteera antolatu du otsailaren 12rako Kandantxura. 05:30ean irtengo dira autobusez Zegamako plazatik eta Kandantxura iritsitakoan bakoitzak nahi duen eski mota egin ahal izango du: alpinoa edo iraupenekoa. Erraketekin er...
Herritarrengana gerturatzeko eta komunikazio bideak sendotzeko webgunea estreinatu berri du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Belen Maiza Euskara zinegotziaren arabera, “beharbada berandu samar” iritsi da gunea, baina “webgune txukun” bat egiteko nahiak atzeratu du estreinaldia. “Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea, eta herritarrekin komunikazioa sendotzea da webgunearen helburua”, azaldu du. Atalez atal Webgunean sartu eta lehen begiratuan, azken asteetan Euskara Zerbitzuak sortutako albisteak ikus daitezke. Ezkerreko zutabean daude lotura gehienak; Euskaraz Bizi atalean, esaterako, Euskara Biziberritzeko Plana Nagusiari (EBPN) buruzko informazio osoa agertzen da, eta Euskara Ordizian atalak, berriz, datu soziolingustikoak eta adineko hainbat ordiziarri egindako elkarrizketak jasotzen ditu Ordiziako ahotsak loturak. Diru-laguntzak on-line eskatzeko atala ere badago, eta euskarazko softwareak, hiztegiak, zuzentzaileak eta beste hainbat zerbitzu jasotzen ditu Baliabideak atalak. Orain hilabete aurkeztu zuten Toponimia Mapa ere kontsulta daiteke. Lotura horretan Ba al zenekien? eta Ezetz asmatu! azpiatalak daude. Kontsultak ‘on line’ Webgunea sortuta, Euskara Zerbitzuko teknikariek zuzenean argi ditzakete aurrerantzean herritarrek izan ditzateken zalantzak. Itzulpenak egiteko atala ere eskuragarri jarri dute.
Datorren otsailaren 12an jokatuko Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa. Muslari bikote gehien biltzen duen txapelketak (iaz 135 izan ziren) 34. ekitaldia du aurten, eta aurreko urteetan adina muslari biltzea espero dute aurten ere. Txapelketa lau erregera, sei hamarrekora eta hiru ustelera izango da, eta bikoteak 40 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak prestatuko dituztela musean jokatzera gerturatzen direnentzat. Sari bikainak Sari bikainak daude aurten ere; bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 800, hirugarrenak 400 eta laugarrenak 200. Bosgarren eta seigarren sailkatuek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte saritzat, zazpigarrenek lau afaria Gaintzako Oteñe erretegian eta zortzigarrenak beste lau afarian Ikaztegietako Begiristain sagardotegian. Antolatzaileek gogoratu dute salgai daudela dagoeneko bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak.