Sortzen ideien sareko topaketan parte hartu zuten kideak.
Pasa den zapatuan, urtarrilak 29, hasi zuen ibilbidea Urola Garaiko Sortzen ideien sareak. Uggasak sustatuta eskualdeko 40 pertsona Urretxuko Mugitegi industria gunean kokatuta dagoen enpresen inkubategian batu ziren, sormenaren gaia lantzeko helburuz.
Adin eta ofizio anitzetako jendea batu zen lehen topaketa honetan. Asko ez ziren haien artean ezagutzen, baina talde dinamikak baliatu zituzten horretarako. Ildo honetan, sustatzaileek emakumeen eta 30 urtez azpiko pertsonen «falta» sumatu zuten, hurrengo saioetaran orekatzen saiatuko direla adieraziz. Esperientzia «berritzaile» eta «oso positibo» gisa definitu dute, «inplikatutako, ezinegonak dituzten, parte hartzeko gogoa duten eta gauza berriak egin nahi dituzten pertsonak daudela frogatu da». Sarea topaketara joan ez ziren beste 10 pertsona gehiagok osatzen dute, oraingoz.
Parte hartzaileek Sortzen sareak izan beharko lituzkeen helburuak eta izaera definitu zituzten. Hala, gehien errepikatu ziren helburuak, pertsonak, ideiak eta jakintza batzea, aktibatzea eta estimulatzea; ideiak proiektuetan gauzatzen laguntzea; proiektu desberdinen arteko sinergiak baliatzea edota eskualdera giza kapitala erakartzea eta bertan mantentzea izan ziren. Izaerari dagokionez, dinamikoa, irekia, anitza, ikusgarria, eskualdearekin konprometitua, erakargarria eta sortzailea izan ziren nabarmendu zituzten ezuagarrietako batzuk.