Kimetz elkarteak XVII. Kontaketa-lehiaketaren deialdia egin du
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteko kultur eta gizarte taldeak XVII. Kontaketa-lehiaketaren deialdia egin berri du. Ohi bezala, gaia librea da, eta euskaraz nahiz gazteleraz egindako lanak aurkez daitezke. Sexismorik gabeko idazkera erabiltzea da epai...
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteko kultur eta gizarte taldeak XVII. Kontaketa-lehiaketaren deialdia egin berri du. Ohi bezala, gaia librea da, eta euskaraz nahiz gazteleraz egindako lanak aurkez daitezke. Sexismorik gabeko idazkera erabiltzea da epaileek kontuan hartuko duten irizpideetako bat. Lanak apirilaren 9rako bidali behar dira Barrena kultur etxera, eta sari-banatze ekitaldia ekainean egingo dute.
Hemezortzi urte edo gehiago duen edonork parte har dezake Kimetzen lehiaketan. Aurkezten diren lanak aurrez argitaratugabeak izan behar dute. Gutxienez bost orrialde izan behar dituzte idazlanek, eta gehienez hamar. Kartazal itxiko formula erabiliz aurkeztu behar dira lanak.
Lan gehienak gaztelaniaz
Lehen bi sari banatuko dituzte, euskarazko eta gaztelerazkoa, 600na eurokoak. Emakumezko batek idatzitako lanik onenari 200 euroko akzesita emango diote, eta ordiziar batek idatzitako kontaketa onenari 150 eurokoa. Irabazleak derrigortuta daude sari-banaketan parte hartzera. Iaz 113 lan aurkeztu zituzten, eta gehienak (95) gaztelerazkoak izan ziren. Euskarazkoak 18 izan ziren.