Garaipena eta puntu gehigarria Ampo Ordiziarentzat
Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran, Cajasol Ciencias Sevillari 36 eta 12 irabazita. Garaipenaren lau puntuak eta lau entsegu baino gehiago egiteagatik lortzen den puntu gehigarria ere eskuratu dute, eta liga bukatzeko bi partidaren faltan La Vila liderrarengandik hiru puntura daude Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzendutako mutilak. Sevillaren aurkako partida atzeratutako partida zen, espainiarrak ezin baitziren abenduan Ordiziara azaldu aire kontrolatzaileen grebarengatik. Altamira bete-bete eginda egon da gaur ere. Jokoa espainiarren menpe zegoela iritsi da ordiziarren lehen entsegua 8. minutuan. Puyadenak baloia ostikoz jo aurrera, eta Iker Elortza ‘Kubanok’ gainditu du entsegu marra. Julen Goiak sartu den hagetara (7-0). Esan, Goia aritu dela gaur hagetara jaurtitzen. Idiazabalgo gazteak beste hiru puntu eman dizkio Ordiziari 12. minutuan zigor kolpe bat sartuta, eta 18.ean Mattarucok bigarren entsegua lortu du (17-0), entsegua gaixo dagoen Joanes Aierberi eskainiz. Espainiarrek erreakzionatu egin dute, eta Fishen eta Freeman kanporatzeak baliatu dituzte bi entsegu lortzeko, bata 25. minutuan eta bestea 29.ean. Atsedenaldira 17 eta 12 joan dira. Bigarren zatian partida kontrolpean Aldagelatatik bueltan, indartsu atera dira Ampo Ordiziakoak, eta Toby Freemanek entsegua lortu dute 43. minutuan, indarrez entsegu marra gaindituta. Lasaitasuna eman dio horrek etxekoen jokoari, eta baloia mugituz eta mugituz puntu gehigarria ziurtatzen [...]
Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran, Cajasol Ciencias Sevillari 36 eta 12 irabazita. Garaipenaren lau puntuak eta lau entsegu baino gehiago egiteagatik lortzen den puntu gehigarria ere eskuratu dute, eta liga bukatzeko bi partidaren faltan La Vila liderrarengandik hiru puntura daude Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzendutako mutilak. Sevillaren aurkako partida atzeratutako partida zen, espainiarrak ezin baitziren abenduan Ordiziara azaldu aire kontrolatzaileen grebarengatik. Altamira bete-bete eginda egon da gaur ere.
Jokoa espainiarren menpe zegoela iritsi da ordiziarren lehen entsegua 8. minutuan. Puyadenak baloia ostikoz jo aurrera, eta Iker Elortza ‘Kubanok’ gainditu du entsegu marra. Julen Goiak sartu den hagetara (7-0). Esan, Goia aritu dela gaur hagetara jaurtitzen. Idiazabalgo gazteak beste hiru puntu eman dizkio Ordiziari 12. minutuan zigor kolpe bat sartuta, eta 18.ean Mattarucok bigarren entsegua lortu du (17-0), entsegua gaixo dagoen Joanes Aierberi eskainiz. Espainiarrek erreakzionatu egin dute, eta Fishen eta Freeman kanporatzeak baliatu dituzte bi entsegu lortzeko, bata 25. minutuan eta bestea 29.ean. Atsedenaldira 17 eta 12 joan dira.
Bigarren zatian partida kontrolpean
Aldagelatatik bueltan, indartsu atera dira Ampo Ordiziakoak, eta Toby Freemanek entsegua lortu dute 43. minutuan, indarrez entsegu marra gaindituta. Lasaitasuna eman dio horrek etxekoen jokoari, eta baloia mugituz eta mugituz puntu gehigarria ziurtatzen duen entsegua egin du 60. minutuan Periko Martinek. (31-12). Corey Simpsonek lortu du ordiziarren bosgarren eta azken entsegua 62. minutuan, bakar bakarrik aurkarien marra igarota. Azken ordu laurdenean jokoa zakartu egin da, geratu, eta ez da jokaldi itxurosorik ikusi.
Gaurko bost puntuekin 61 puntu ditu Ampo Ordiziak, eta La Vilak 64. Datorren asteburuan Valladoliden jokatuko du VRACen aurka, eta Espainiako Ohorezko Mailako azken jardunaldia martxoaren 6an da. Ampo Ordiziak eta La Vilak neurtuko dituzte indarrak Altamiran.