Estandak irabazi egin du Berrioren kontrako euskal derbia
Estanda Ordiziak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan etxetik kanpo. Derbia zuten Stylo Berrio talde bizkaitarraren kontra. Partida parekatua izan zen eta 2-3 nagusitu ziren ordiziarrak. Garaipen horri esker, aurreko postuetako borrokan jarraituk...
Estanda Ordiziak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan etxetik kanpo. Derbia zuten Stylo Berrio talde bizkaitarraren kontra. Partida parekatua izan zen eta 2-3 nagusitu ziren ordiziarrak. Garaipen horri esker, aurreko postuetako borrokan jarraituko dute.
Emaitza ikusita kontrakoa ematen badu ere, partida aldapa gora hasi zen Estandakoentzat. Hamargarren minutuan egin zuten bizkaitarrek aurreneko gola. Bigarren zatia hasi orduko, bigarrena ere egin zuten etxekoek. Emilio Ortizek erabaki bat hartu behar izan zuen, atezaina ere jokalari moduan aritzea, erasoa indartzeko. Hala, Beatriz Barriolak eta Ane Izagirrek egindako golei esker, markagailua berdintzea lortu zuten. Azken minutuetan, Naiara Bereziartuak sartu zuen ordiziarren hirugarren gola. Arriskatu egin zuen Estandak, eta etekina atera zion bigarren zatiko joko erasokorrari.
Puntuen garrantzia aipatzearekin batera, azken garaipenak nola lortu diren ere azpimarratu nahi izan du Emilio Ortiz entrenatzaileak. “Azken hiru partidetan kontrako emaitzei buelta ematen jakin dugu, eta hori oso garrantzitsua da, jokalariek egoera zailei aurre egiteko gai direla ikusten dutelako”.