Zuzendaritza berria osatu dute Bareaken merkatari eta ostalariekin
Bareak merkatari eta ostalari elkarteko kideek urteko batzarra egin dute eta zuzendaritza batzordeko kideak ere aukeratu dituzte. Zazpi kidek osatzen dute zuzendaritza eta horietatik hiru berriak dira aurten. Julki gozotegiko Iñaki Ibañez, Kux-Kux...
Bareak merkatari eta ostalari elkarteko kideek urteko batzarra egin dute eta zuzendaritza batzordeko kideak ere aukeratu dituzte. Zazpi kidek osatzen dute zuzendaritza eta horietatik hiru berriak dira aurten. Julki gozotegiko Iñaki Ibañez, Kux-Kux jantzi dendako Mertxe Cobos, Urraki bidaiakeko Larraitz Urdalleta, eta Infocosteko Carlos Gonzalez dira beste urte batez zuzendaritzan postua errepikatzen dutenak. Ibañezek jarraituko du elkarteko lehendakaria izaten.
Datozen bi urtetarako batzordean egongo diren kide berriak Itak osagarrien dendako Eva Martinez, Y.S Harriak eta Osagarriak dendako Yolanda Soto eta Blues Brothers tabernako Felix Huici dira. Hala, azken kide honekin, ostalaritza sektoreak ere badu lehen aldiz ordezkaritza zuzendaritzan.
Aurtengo erronkak
Bareakeko bazkideek elkarteko kide kopurua handitu nahi dute eta horretarako lan egingo dute aurten. Batzordean gainera, urtean zehar egingo dituzten kanpainez eta plangintzez hitz egin zuten eta oparietan eta txekeetan emandako aldaketez eztabaidatu zuten. Webguneak aldaketa behar duela ere adostu zuten eta aurrerantzean eduki gehiago izango ditu eta estetikoki erakargarriagoa egingo dute.