Gaur goizean udalak egin duen udalbatzan, inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du Beasaingo ezker abertzaleak. “Euskal Herriak bizi duen errepresio oldarraldiaren ondorioz”, tortura egungo errealitatearen zati dela aipatu dute ezker abertzaleko ordezkariek. Azken 30 urteetan politiza ezberdinen esku egon ondoren ia 10.000 euskal herritarrek torturak edo tratru txarrak salatu dituztela gogorarazi dute, eta torturapean hildakoak ere ugari izan direla. Tortura salaketa bat ez ikertu izanagatik Espainiako Estatua zigortua izan dela aipatu dute, baina, hala ere, “Espainiako Gobernuak inkomunikazioa erabiltzen jarraitzen du, tortura eta tratu txarrei bide emanez”. Torturapean egindako aitortzak auzitegietan froga gisa eta herritarrak zigortzeko erabiltzen direla salatu dute. “Bakea erdiesteko urratsei muzin” Euskal Herrian irekitzen ari den aro berriaren baitan, ezker abertzaleak eman dituen “distentsio keinuek” errepresioa izan dute ordainetan Beasaingo bozeramaileen arabera, eta Espainiako Gobernuak “benetako konponbidea eta bakea erdiesteko emaniko urratsei muzin” egin diela gehitu dute. “Giza eskubide guztien bermeaz hitz egiten ari garen honetan, torturarekin amaitzeak garrantzia berezia” hartzen du ezker abertzalearen arabera. Hori guztia kontuan hartuta, tortura kasu guztiekin amaitzeko exijitu diete gaur Beasaingo ezker abertzalekoek “ardura zuzenak dituzten erakunde, alderdi politiko eta poliziei”. Torturaren amaiera inkomunikazioaren amaierarekin lotzen du ezker abertzaleak eta, hala, inkomunikazioarekin amaitzeko eskatu du, “Nazio Batuen Erakundeko hainbat errelatorek egindako [...]
Gaintzako herrigunean udal eraikin berria egingo dute. Obrak hastera doaz, eta lehen harria jartzearen ekitaldia bihar, larunbata, egingo dute agintariek, 12:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu Rafael Uribarren eta ...
Ordiziako Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleek 60 zuhaitz landatu dituzte gaur, Oreja parkean. Denera, bi ikastetxeetako 112 umek parte hartu dute Zuhaitz Egunean eta ezpelak landatu dituzte, udal lorazainen laguntzarekin. Aurrena, Jakintza ikastolako LH 6ko ikasleen txanda izan da. 11:30ean berriz, Urdanetakoak hasi dira lanean (irudian).
Urretxuko Krak tabernatik Xabier Zalduak apirilaren 3an Donezteben duen apustura joateko autobusa jarri dute. Autobusa eta Etxalarren bazkaria biltzen ditu 35 euroko prezioak (haurrek 20). Martxoaren 23ra arte eman daiteke izena.
Urtebete igaro da azken edukiontzia Beninera (Afrika) bidali zutenetik. Orduan ere 23 tona material besterik ezin izan zituzten bidali, eta orain ere hala izango da. «Ez bidaltzeko gehiago ez dugulako, bidaltzen uzten ez digutelako baizik», diote Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeko eta Donostiako Elizbarrutiko Misio Ordezkaritzako kideek. Bihar bidaliko dute Beninera Gipuzkoa osan bildutako materialarekin betetako edukiontzia. Hilabeteak daramatzate han eta hemen, Gipuzkoa osoan zehar, materiala biltzen. Biltegietan gorde dute jasotako guztia eta edukiontzian zer sartu eta zer ez erabakitzen aritu dira. Produktuen izenekin osatutako zerrenda luze bat dute eskuartean bi erakundeetako ordezkariek: arropa, teilatuak egiteko zink zakuak, lurra lantzeko makinak, botikak, elikagaiak, margo poteak, ilar haziak, garbiketa produktuak, jostailuak, eskola materiala… Boluntarioek emandako produktuak dira guztiak. «Azken urteetan sortutako lankidetza harremanaren emaitza dira gauza horiek guztiak. Jendeak badaki zer egiten dugun eta erabili daitezkeen gauzak zaborretara bota ordez, guri ematea erabakitzen dute», azaldu du Leire Atxegak, Misio Ordezkaritzakoak. Hiru kasu nabarmendu dituzte, baina gehiago ere badaude. Lazkaoko San Benito ikastolakoa da bat: «Ikasgeletako arbelak aldatu egin behar zituztela eta deitu ziguten, ea nahi genituen. Ahalik eta azkarren furgoneta hartu eta han geunden arbelak jasotzeko». Montte enpresarekin ere antzekoa gertatu zaie. Bulegoetako mahaiak aldatu egin dituzte eta gehiago erabili [...]
Bihar arratsaldean jokatuko da Arrano Kultur Elkarteak antolatutako mus txapelketa. Elkarteak antolatzen duen 21. txapelketa izango da aurtengoa eta, beti bezala, San Martin plaza azpian jokatuko da. 16:30ean hasiko da txapelketa eta bikoteek ordu b...
Rodrigo Cortesek zuzentzen duen film honek, hilkutxa batean bizirik lurperatzen duten gazte baten istorioa kontatzen du. Lan bikaina Butak 21eko kideek...
Herriko bertsolari txapelketa aurrera doa; asteburu honetan bi kanporaketa jokatuko dira, Aldirin lehena gaur gauen eta Ezkio-Itsason, Igartubeitin bigarrena, bihar arratsaldean.
Legorretako Gazte-Piku asanbladak inauterietako jaialdia antolatu du biharko, larunbata. 17:00etan haurrentzat eta gazteentzat jolasak izango dira aurrena plazan. 19:00etan kalejiran abiatuko dira gaztetxetik. 21:30ean gaztetxean koadrila arteko afaria egingo dute, eta 23:30ean Laket taldearekin dantzaldia hasiko da han bertan. 01:30ean mozorroen sariak banatuko dituzte.
Gaur 20:00etan Ikus-entzunezko emanaldia egingo dute Legazpiko kultur etxean. Iosu Perez argazkilari urretxuarrak eskainiko du, eta Trekking-a Mongolian izenburupean prestatu du bilduma.
Igandean 11:30a aldera hasiko da Olaberriko pilotalekuan Goierriko I. Pala Koparen finala. Idiazabalgo Atxurbide eta Ordiziako Oiangu elkarteetako zortzi bikotek parte hartu dute. Final-laurdenak eta finalaurrekoak jokatu ondoren, finalean bi bikote ha...
Bart 33 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Lazkaon. Goizaldeko 01:00etan Elosegi kalean kontrako noranzkoan zihoala gerarazi du patruila batek. Kale hori norabide bakarrekoa da asteartetik, hirigintza obrak egiten ari direlako. Lazkaoko herri...
2010ean jaiotako haurren gurasoek eta lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek lanadatuko dituzte zuhaitzak Elgarrestamdi inguruan.