Gaintzako udaletxe berriaren lehen harria bihar jarriko dute
Gaintzako herrigunean udal eraikin berria egingo dute. Obrak hastera doaz, eta lehen harria jartzearen ekitaldia bihar, larunbata, egingo dute agintariek, 12:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu Rafael Uribarren eta ...
Gaintzako herrigunean udal eraikin berria egingo dute. Obrak hastera doaz, eta lehen harria jartzearen ekitaldia bihar, larunbata, egingo dute agintariek, 12:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu Rafael Uribarren eta Gaintzako alkate Inazio Garmendia izango dira.
Udaletxe berria iaz arte Ostatu-Etxeberri etxea zegoen orubean eraikiko dute. Herriko elkartea egokituko dute behealdean, lehen solairuan udal bulegoak, bigarrenean mediku kontsulta, gizarte zerbitzuak eta ekitaldietarako aretoa, eta goiko sabaipean liburutegia, multimedia gela eta KZgunea.
Eraikinaren eskuin aldea –plazatik begiratuta– lau etxebizitzak hartuko dute.
Foru Aldundiak gaur esan duenez Gaintzan udaletxe eta etxebizitza berriak egitearekin bi helburu lortu nahi dira: herritarrei zerbitzu duinak eskaini ahal izateko leku aproposa egokitzea, eta Gaintzako gazteei etxebizitza eskaintzea biztanleriaren galera gerarazteko.
Guzira 838.000 euroko aurrekontua du langintzak. Foru Aldundiak 500.000 euro bideratuko ditu Landagipuzkoa32 programatik (mila biztanle baino gutxiagoko herrientzat garapen egitasmoa). Etorlur enpresa publikoak kudeatuko du obra.