Arranok antolatutako mus txapelketan 83 bikote ari dira parte hartzen
Beasaingo Arrano elkarteak antolatutako mus txapelketan 83 bikote ari dira parte hartzen, San Martin plazaren azpian. Arratsaldean 16:30ean zozketa egin ondoren ekin diote jokuari. Norgehiagoka gaueko bederatziak eta hamarrak bitartean bukatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek. Iaz San Martin plazako lanak zirela eta, mus txapelketa ekainean egin zuten Arranokoek eta orduan 69 bikotek parte hartu zuten, aurten baino 14 gutxiagok. Gehienak goierritarrak Jokuan ari diren 83 bikote horietatik gehienak goierritarrak dira, besteak beste, beasaindarrak, ordiziarrak, ormaiztegiarrak, zegamarrak eta zaldibiarrak. Baina badira beste zenbait herritako partaideak ere. Esaterako Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezileko bederatzi bikotek parte hartu dute eta antolatzaileen hitzetan “kopuru nahiko altua da hori”. Badira Ikaztegieta, Tolosa, Leaburu, Itziar, Urnieta, Lasarte, Donostia eta Errenteriako muslariak ere. Gipuzkoako parte hartzaileez gain, Sakanako (Nafarroa) bi bikote ere ari dira jokatzen. Txapelketa irabazten duen bikoteak 1.500 euro eta txapelak eskuratuko ditu. Bigarren egiten duenak 800 euro etxeratuko ditu, hirugarren geratzen denak 400 euro eta laugarren egiten duenak berriz, 200 euro. Bosgarren postutik zortzigarren postura bitartean sailkatzen diren muslariek ere hainbat sari jasoko dituzte. Zozketa Mus txapelketa antolatzeaz gain, errifak ere atera ditu ohiko moduan Arranok. Txartel saridun bakoitzak arkumea eta ardo kaxa bat eskuratuko ditu. Hauek dira txartel saridunak: A Seriea 781; B Seriea [...]
Beasaingo Arrano elkarteak antolatutako mus txapelketan 83 bikote ari dira parte hartzen, San Martin plazaren azpian. Arratsaldean 16:30ean zozketa egin ondoren ekin diote jokuari. Norgehiagoka gaueko bederatziak eta hamarrak bitartean bukatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek.
Iaz San Martin plazako lanak zirela eta, mus txapelketa ekainean egin zuten Arranokoek eta orduan 69 bikotek parte hartu zuten, aurten baino 14 gutxiagok.
Gehienak goierritarrak
Jokuan ari diren 83 bikote horietatik gehienak goierritarrak dira, besteak beste, beasaindarrak, ordiziarrak, ormaiztegiarrak, zegamarrak eta zaldibiarrak. Baina badira beste zenbait herritako partaideak ere. Esaterako Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezileko bederatzi bikotek parte hartu dute eta antolatzaileen hitzetan “kopuru nahiko altua da hori”. Badira Ikaztegieta, Tolosa, Leaburu, Itziar, Urnieta, Lasarte, Donostia eta Errenteriako muslariak ere. Gipuzkoako parte hartzaileez gain, Sakanako (Nafarroa) bi bikote ere ari dira jokatzen.
Txapelketa irabazten duen bikoteak 1.500 euro eta txapelak eskuratuko ditu. Bigarren egiten duenak 800 euro etxeratuko ditu, hirugarren geratzen denak 400 euro eta laugarren egiten duenak berriz, 200 euro. Bosgarren postutik zortzigarren postura bitartean sailkatzen diren muslariek ere hainbat sari jasoko dituzte.
Zozketa
Mus txapelketa antolatzeaz gain, errifak ere atera ditu ohiko moduan Arranok. Txartel saridun bakoitzak arkumea eta ardo kaxa bat eskuratuko ditu. Hauek dira txartel saridunak: A Seriea 781; B Seriea 290; C Seriea 215 eta D Seriea 422. Antolatzaileek jakitera eman dutenez hilabete bateko epea egongo da sariak eskuratzeko.













