Gaztetxeak antolatutako Bertsotxox ekitaldiak jende mordoxka bildu du Ordiziako plazan
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur Bertsotxotx ekitaldia ari dira egiten Ordiziako plazan, eta sagardoak eta bertsoek erakarrita, jende mordoxka bildu da bertan. Gehienak gazteak dira, batez ere Ordiziakoak baina baita inguruko herrietakoak ere, hala nola, Beasaingoak eta Lazkaokoak. Antolatzaileen ustez “helduak beranduxeago animatuko dira”. Izar Gorri Ordiziako Gaztetxeko panpin handia ere bertan dabil giroa berotzen. Arratsaldeko seietan eman diote hasiera Bertsotxotx ekitaldiari eta ordu horretatik aurrera Urbitarte, Aulia, Zabalbide, Otatza, Begiristain eta Isastegi sagardotegietako sagar-zukua dastatzeko aukera izan da. Norberak edalontzia erosi eta nahi adina sagardo edan ahal izan du. Ordiziako Gaztetxeko kideek jakitera eman dutenez, arratsaldeko zazpietarako jada bederatzi kaxa edalontzi salduta zeuden, hau da, guztira 108 baso. Edaria edateaz gain txorixo, odolki eta patata-tortilla pintxoak ere zerbitzatu dituzte antolatzaileek. Arratsaldeko zazpietarako patata-tortilla pintxoak bukatuta zeuden. Udaletxe azpian kokatu dute beste gune bat eta bertan 25 urte hauetan Gaztetxekoek bildutako eta sortutako materiala ikus daiteke, hala nola, argazkiak, bideoak… Bertso saioa zazpietan Arratsaldeko zazpiak pasatxo zirela eman diote hasiera bertso saioari. Gaztetxekoek Ainhoa Mujika, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi jarri dituzte bertsotan. Beraien ateraldiek barre algarak eta txaloak eragin dituzte bertaratutakoen artean eta giro bikaina sortu da. Ekitaldia gaueko bederatzietan bukatuko da edota bestela sagardoa amaitzen [...]
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur Bertsotxotx ekitaldia ari dira egiten Ordiziako plazan, eta sagardoak eta bertsoek erakarrita, jende mordoxka bildu da bertan. Gehienak gazteak dira, batez ere Ordiziakoak baina baita inguruko herrietakoak ere, hala nola, Beasaingoak eta Lazkaokoak. Antolatzaileen ustez “helduak beranduxeago animatuko dira”. Izar Gorri Ordiziako Gaztetxeko panpin handia ere bertan dabil giroa berotzen.
Arratsaldeko seietan eman diote hasiera Bertsotxotx ekitaldiari eta ordu horretatik aurrera Urbitarte, Aulia, Zabalbide, Otatza, Begiristain eta Isastegi sagardotegietako sagar-zukua dastatzeko aukera izan da. Norberak edalontzia erosi eta nahi adina sagardo edan ahal izan du. Ordiziako Gaztetxeko kideek jakitera eman dutenez, arratsaldeko zazpietarako jada bederatzi kaxa edalontzi salduta zeuden, hau da, guztira 108 baso. Edaria edateaz gain txorixo, odolki eta patata-tortilla pintxoak ere zerbitzatu dituzte antolatzaileek. Arratsaldeko zazpietarako patata-tortilla pintxoak bukatuta zeuden.
Udaletxe azpian kokatu dute beste gune bat eta bertan 25 urte hauetan Gaztetxekoek bildutako eta sortutako materiala ikus daiteke, hala nola, argazkiak, bideoak…
Bertso saioa zazpietan
Arratsaldeko zazpiak pasatxo zirela eman diote hasiera bertso saioari. Gaztetxekoek Ainhoa Mujika, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi jarri dituzte bertsotan. Beraien ateraldiek barre algarak eta txaloak eragin dituzte bertaratutakoen artean eta giro bikaina sortu da.
Ekitaldia gaueko bederatzietan bukatuko da edota bestela sagardoa amaitzen denean. Bitartean festa giroa izango da nagusi Ordiziako plazan.













