Herriak Elkarlaneako kideak edukiontzia materialez betetzen ari dira Beninera bidaltzeko
Gipuzkoako Herriak Elkarlaneako kideak edukiontzia materialez betetzen ari dira une honetan Beninera (Afrikara) bidaltzeko eta arratsaldeko ordubiak alderako lana bukatuta edukitzea aurreikusten dute. Goizeko zortzietan elkartu dira Herriak Elkarlanean erakundeak Beasaingo Katea auzoan daukan biltegian. Guztira 30bat lagun ari dira lanean buru-belarri. Horietatik bat Herman Bagara apaiz afrikarra da eta gainerako guztiak Gipuzkoako Herriak Elkarlanean-eko kideak. 23 tona material Katea auzoko biltegi horretan arropa eta Lazkaoko San Benito ikastolak emandako arbelak zituzten gordeta. Gainerako materiala beste biltegi batzuetatik eraman dute. Hine enpresak duen pabilioitik esaterako, Donostiako Udalak emandako bizikletak eraman dituzte Katea auzora eta Herriak Elkarlaneakek Lazkaon eskuratu berri duen biltegitik berriz, elikagaiak, eguzki lanparak, botikak… Guztira 23 tona material sartuko dituzte kamioiean. Lana bukatu eta gero, edukiontzia daraman kamioia Bilbora joango da eta handik itsasontziz eramango dute edukiontzia Beninera, Cotonouko portura. Bertan kamioi batean sartu eta garraiatuko dute materiala Natitingou-ra. Bi egun igaroko ditu kamioiak bertara heltzen. Materiala behin hara iritsitakoan elizbarrutiak han duen biltegi handi batean gordeko dute dena eta apaizak arduratuko dira banaketa egiteaz. Herman Bagarak azaldu duenez “gehien behar duenari emango diote gehien”. Eskerrak Gorka Eskalante gobernuz kanpoko erakundeko kideak jakitera eman duenez, edukiontzia bidali ahal izateko ezinbestekoa izan da hainbat talderen, ikastetxeren, norbanakoen eta enpresen [...]
Gipuzkoako Herriak Elkarlaneako kideak edukiontzia materialez betetzen ari dira une honetan Beninera (Afrikara) bidaltzeko eta arratsaldeko ordubiak alderako lana bukatuta edukitzea aurreikusten dute.
Goizeko zortzietan elkartu dira Herriak Elkarlanean erakundeak Beasaingo Katea auzoan daukan biltegian. Guztira 30bat lagun ari dira lanean buru-belarri. Horietatik bat Herman Bagara apaiz afrikarra da eta gainerako guztiak Gipuzkoako Herriak Elkarlanean-eko kideak.
23 tona material
Katea auzoko biltegi horretan arropa eta Lazkaoko San Benito ikastolak emandako arbelak zituzten gordeta. Gainerako materiala beste biltegi batzuetatik eraman dute. Hine enpresak duen pabilioitik esaterako, Donostiako Udalak emandako bizikletak eraman dituzte Katea auzora eta Herriak Elkarlaneakek Lazkaon eskuratu berri duen biltegitik berriz, elikagaiak, eguzki lanparak, botikak… Guztira 23 tona material sartuko dituzte kamioiean.
Lana bukatu eta gero, edukiontzia daraman kamioia Bilbora joango da eta handik itsasontziz eramango dute edukiontzia Beninera, Cotonouko portura. Bertan kamioi batean sartu eta garraiatuko dute materiala Natitingou-ra. Bi egun igaroko ditu kamioiak bertara heltzen.
Materiala behin hara iritsitakoan elizbarrutiak han duen biltegi handi batean gordeko dute dena eta apaizak arduratuko dira banaketa egiteaz. Herman Bagarak azaldu duenez “gehien behar duenari emango diote gehien”.
Eskerrak
Gorka Eskalante gobernuz kanpoko erakundeko kideak jakitera eman duenez, edukiontzia bidali ahal izateko ezinbestekoa izan da hainbat talderen, ikastetxeren, norbanakoen eta enpresen laguntza. Batzuk materiala edo diru-laguntza eman dute, beste batzuk material hori gordetzeko biltegia edota materiala kargatzeko makineria utzi diete. Edukiontzia garraiatzeak eragindako gastuak berriz, enpresa batek ordainduko ditu. Guzti guztiei eskerrak eman nahi dizkie Eskalantek Herriak Elkarlanean-en izenean.













