Play Station Txapelketan 26 lagun ari dira parte hartzen Idiazabalgo Gaztetxean
Idiazabalgo Gaztetxekoek antolatutako Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketan 26 lagun ari dira parte hartzen. Gaur lehen kanporaketa jokatuko dute eta datorren larunbatean, martxoaren 19an, finalaurrekoak eta finalak egingo dituzte. Arrats...
Idiazabalgo Gaztetxekoek antolatutako Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketan 26 lagun ari dira parte hartzen. Gaur lehen kanporaketa jokatuko dute eta datorren larunbatean, martxoaren 19an, finalaurrekoak eta finalak egingo dituzte.
Arratsaldeko bostetan ekin diote norgehiagokari parte hartzaileek. Lehiakideen artean 13 urtetik hasi eta 26 urte bitarteko gazteak daude eta bakoitzak euro bat jarri behar izan du lehiaketan ibili ahal izateko.
Partida guztiak bost minututik hamar minutura bitartekoak izango dira. Saio bakoitzean bi kidek parte hartuko dute. Partida irabazten duenak aurrera egingo du eta bestea kanporatua izango da.
Idiazabalgo Gaztetxekoek jakitera eman dutenez faboritoa Alex Arregi da













