Ezker abertzaleak batzarra egingo du larunbatean
Ordiziako ezker abertzaleak udal hauteskundeei begirako herri batzarra egingo du larunbatean, hilak 19, Barrena kultur etxean. Datozen asteak “erabakigarriak” izango direla dio ezker abertzalearen oharrak, eta udalean “ezkerreko abert...
Ordiziako ezker abertzaleak udal hauteskundeei begirako herri batzarra egingo du larunbatean, hilak 19, Barrena kultur etxean. Datozen asteak “erabakigarriak” izango direla dio ezker abertzalearen oharrak, eta udalean “ezkerreko abertzaleak nagusi izan” daitezen lanean ari direla. “Irekitzen ari garen aro politikoan indar metaketa, herritarren aktibazioa eta botere guneak eraikuntza nazionalaren mesedetan jartzea dira gakoak”. Batzarra 10:30ean hasiko da.