Ordiziako ezker abertzaleak udal aurrekontuen kontrako jarrera azaldu du eta bi arrazoi eman dituzte horretarako: batetik, aurrekontu horiek «aurreko urteetakoak bezala, herritarrek, oposizioko alderdi politikoek eta gainerako eragileek parte hartu gabe» egin direla diote. Bestetik, EAJk eta PSE-EEk bakarrik eta «gutxiengoan» onartu dituztela azaldu dute. Izan ere, azken udal hauteskundeetan jasotako boto kopuruari erreparatuz, «1.693 ordiziar alde eta 2.358 kontra» daudela gogorarazi dute. Partehartze faltaz gain, aurrekontuak «gardentasunik eta zehaztapenik gabe» egin direla ere salatu dute. Plenoaren aurretik aurrekontuak onartzeko egin zen bilera «adostasunik gabe eta zenbait partida zehaztu gabe» bukatu zela diote. «Horrek agerian uzten du askotan salatu duguna, hau da, urtean zehar kreditu aldaketa asko gelditzen direla aurrekontuetako zenbait atal zehaztapenik gabe egiten direlako». Krisi garaia izanda, ezker abertzaleak ez du ulertzen nolatan ez den «gastuen kontentzio politika bat» egiten. Hala, «alkate, alderdi politiko eta zinegotziei ordaintzen zaien kantitateak bere horretan» mantendu izana salatu dute. Murrizketak gastu sozialetan Gastu sozialetan eta inbertsioen atalean ere «murrizketak» izan direla salatu du ezker abertzaleak, besteak beste etxez etxeko laguntzan edo gizarte larrialdietakoan. Murrizketa horiek «Eusko Jaurlaritzatik datorren subentzioekin makilatu» nahi izan dituztela diote. Inbertsioetan ere murrizketak izan badira ere, atal horren %32a Majori kiroldegirako izango dela gogorarazi dute, «beste behar batzuetarako, [...]
Igandean beteko dira 18 urte Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki hil zela. Goierriko Euskal Eskolak bertso afaria antolatu du ostiralerako, Lartxai elkartean (Lazkaomendin). Amaia Agirre eta Julio Soto izango dira bertsotan. Afaltzera joan nahi dutenek (22...
Aurreko astean Usurbilen aurkeztu zuten Eusko Label ziurtagiridun sagardo motarekin merkatuan Goierriko ekoizle bakarra sartuko da oraingoz, Ataungo Urbitarte. Eskualdean sei sagardotegi daude sagardoa eurek egiten dutenak, eta gehienak zalantzati daude ziurtagiri horren baldintzekin. Izan ere, sagardoa Eusko Label izanarekin nabarmenduta merkaturatu ahal izateko erabilitako oinarrizko gai guztiak Araba, Bizkai edo Gipuzkoako sagastietakoa izan behar du. Baldintza horrekin azaldu dute kezka sagardogile goierritar gehienek. Denek aitortu dute ahal denean bertako sagarra erabiltzen dutela, baten batek «aspalditik eta beti» ere bai, baina sagastien bi urtean behingo zikloagatik ezinezko iruditzen zaie ekoizpena hemengo sagastien uztaren arabera mantentzea. Labeldun sagardoa ekoizteak, hala ere, ez du esan nahi sagardotegiak sortzen duen sagardo guztiari aplikatu behar zaionik baldintza hori. Loteak desberdindu daitezke, eta jabeak izendatutako eta administrazioak kontrolatutako barrika jakinak aparta litezke. Eusko Labelean sartu direnek bertako produktua –sagarra eta sagardoa– nabarmendu eta goratu beharra dagoela defenditu dute. Orain arte bezala segi Eusko Labelen aurretxoan Gorenak marka ere aurkeztu zuten, kalitate kontrolak egindako sagardoa baina ez derrigorrez bertako sagarrarekin. «Oraindik ez dugu garbi ikusten baten ala bestearen aldeko bidea hartu, ez dugu erabaki. Eusko Labelen sartzeko baldintzak betetzen ditugu, eta edozein unetan sar gaitezke, baina ez dugu argi ikusten. Aurten dena bertako sagarra erabili dugu; [...]
Gutxira amaituko dira berritze lanak, iaz jarri ziren abian eta Estatuko Fondotik jaso den diru laguntzarekin finantzatu den lanetako bat da.
Zelai Arizti kultur etxean izango dira ateraldiak ohi bezala. Gogoratu, lekua mantentzen bada ere, urtarrilaz geroztik ordutegi berria dagoela, 17:15etik 20:15era,...
San Joan auzoko babes ofizialeko 25 etxebizitza berrien zozketarako onartutako izenen behin-betiko zerrenda ikusgai jarri dute, bai www.ordizia.org webgunean eta baita udal arreta bulegoan (goizez) eta udaltzaingoan (egun osoan) ere. Zozketa ostegun ho...
Ordizia Hiri Hezitzailea ekimenaren barruan, Jakintza ikastolako ikasleek, Kimetz emakume elkarteko kideek eta Ordiziako jubilatuek, belaunaldien arteko topaketa egingo dute bihar, emakumeen kontrako indarkeria lantzeko. Bertan, Jordi Sierra i Fabra id...
Apirilean amaituko da Latxartegi aretoko zine emanaldien denboraldia. Ostiraletan eta igandetan egingo dituzten hiruna emanaldik itxiko dute zikloa. Zine klub saioetan Yo soy el amor, Cyrus eta De dioses y hombres filmak proiektatuko dituzte, datozen h...
Oscar Valbuena (Zumarraga, 1978) izango da PSE-EEk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Legazpiko alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia. PSE-EEtik «hautagaitza sorpresa» gisa kalifikatu dute Valbuenarena. «Pertsona gaztea eta prestatua» dela azaldu...
Hileko gaiak txirrindularitzarekin zerikusia izango du ale berrian. Bestalde Elgarresta ahizpak, egunkari banatzaileak, Alex Albisua edo Txema Iriberri protagonistak izango dira martxokoan....
Itsasondoko udal liburutegiak ordutegia zabaldu du. Astearte eta asteazken goizetan ere arduraduna egongo da, 09:30etik aurrera. Txartelak egiteko, liburuak topatzeko nahiz maileguan hartzeko aukera izango da. Liburutegira joan gabe posta elektronikoz ...
Apirilaren 9an ospatuko dute Itsasondon I. Herri Eguna, sortu berri duten gazte taldeak antolatuta. Eguneko egitarauan patata tortila lehiaketa izango da, eta parte hartu nahi duten herritarrek izena aldez aurretik eman behar dute, ostiralerako. Kaxint...
Lazkaotxiki musika eskolak kultur astea hasi zuen atzo, eta astean zehar egunero musika saio bana egingo du, ostiralera arte. Ikasleek egunero musika tresna mota banarekin osatuko dute emanaldia. Kultur etxeko erakusketa aretoan dira saioak, egunero...
Bigarren mailako promoziozko binakako txapelketako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko da eta Aritz Lasak Beroizekin batera jokatuko du Retegi Bi eta Zabaletaren...