Bi urteko ume bat hil da Beasainen, ibilgailu batek harrapatuta
Berria.info - Bi urteko ume bat hil da Beasainen, Arriaran inguruko baserri bide batean ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzak esan duenez. Atzo iluntzean gertatu zen istripua, zortziak baino pixka bat lehenago. Medikuak hara joan zirenerako haur...
Berria.info – Bi urteko ume bat hil da Beasainen, Arriaran inguruko baserri bide batean ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzak esan duenez. Atzo iluntzean gertatu zen istripua, zortziak baino pixka bat lehenago. Medikuak hara joan zirenerako haurra hilda zegoen. Haren gurasoek osasun zerbitzuetako kideen laguntza jaso behar izan zuten, eta Donostiako erietxe batera eraman zituzten. Ertzaitza gertaera ikertzen ari da.













