Jende asko elkartu da Beasainen Bareak elkarteak antolatutako desfilea ikusteko
Jende ugari bildu du Bareak elkarteak antolatutako desfileak, Beasaingo San Martin plazaren azpian. Elkarteko hogei denda ari dira parte hartzen eta udaberrian zein udan salgai izango dituzten kolekzioak ikus litezke bertan. Desfilearen helburua, herri...
Jende ugari bildu du Bareak elkarteak antolatutako desfileak, Beasaingo San Martin plazaren azpian. Elkarteko hogei denda ari dira parte hartzen eta udaberrian zein udan salgai izango dituzten kolekzioak ikus litezke bertan. Desfilearen helburua, herriko merkataritza eta ostalaritza bultzatzea da.
Arratsalde partean entseguak egin dituzte, desfilea ondo atera dadin ziurtatzeko. Pixkanaka hasi da jendea hurbiltzen eta arratsaldeko seietarako pertsona heldu zein haur ugari zegoen bertan. 18:00etan puntuan bi lagun, Imanol Aristi eta Kike Biguri eskenatokira igo eta aurkezpena egin dute, euskaraz zein erdaraz. Horrela ekin diote desfileari. Besteak beste, Donostiako modelo eskola bateko neskak zein mutilak ari dira parte hartzen eta bertan bildutakoek adi-adi jarraitzen dituzten beraien mugimenduak. Denetariko produktuak ikus daitezke bertan, kaleko arropak, baserritar jantziak, lentzeria, bainu jantziak, oinetakoak, eguzkitako betaurrekoak…
Argazkiak ikusgai
Desfilea egiteaz gain, bukaeran hainbat zozketa egingo dute desfilera gerturatzen direnen artean. Desfileko irudiak berriz, Alzuri eta Fotoetxeko argazki dendetako kideak ari dira ateratzen, eta datozen hilabeteetan desfilean parte hartu duten dendetako erakusleihoetan jarriko dituzte, jendeak ikus ditzan.













