Iratitik Ordesara, Pirinioen mendebaldea bailaraz bailara ikus-entzunezkoa emango dute ostiralean, apirilak 15, iluntzeko zortzietan Segurako kultur etxean. Lan horren egilea Aitor Casado legazpiarra da.
Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, biodibertsitatearen gaia landu dute ikasturte hasieratik Beasaingo ikastetxeetako 2.462 ikaslek. Hilabete hauetan zehar ikastitakoarekin atera dituzten ondorioak, udaleko ordezkariei jakinarazi dizkiete, elkarrekin herriko biodibertsitatea hobetzeko proposamenak eginez. Bioaniztasuna zer den, zein garrantzia duen, espezieak desgartzeko arrazoiak, eta biodibertsitatea mantentzeko zer egin daitekeen ikasi dute aurten ikasleek: landare motak, eskosistemak, landareen eta animalien arteko erlazioa, erreketako bioaniztasuna, paisaia ezberdinak, basoak… Aizkorri eta Aralar parke naturalak ere ezagutu dituzte ikasleek. Ezagutza lana amaituta, eta gai horien guztien inguruan hausnarketa eginda, Begoña Lasa Ingurugiro zinegotziarekin eta Aitor Aldasoro alkateordearekin bildu dira Alkartasuna Lizeoa, Andramendi Ikastola, Murumendi, La Salle eta Beasain Institutua ikastetxeetako ikasleak, herrian zein aldaketa egin daitezkeen proposatzeko. Proposamenak lau multzotan Proposamen guztiak lau multzotan banatu dituzte: berdeguneak, ibaiak, herritarrei zuzendutakoak eta hiri-altzariak. Hauek dira multzo bakoitzean egin dituzten proposamenak: BERDEGUNEAK: - Herria hazten doan einean, gune berde gehiago jarri, horietan bertako landareria lehenetsiz. - Berdeguneetan dauden zuhaitzen, landareen, loreen… inguruko informazioa ematen duten panelak jarri. - Berdeguneak txukun mantentzeko arautegiak jarri. - INDAR enpresa parean zuhaitzak landatu zarata murrizteko. - Txorientzat kabiak prestatu. ERREKA: - Erreka eta inguruak garbi mantentzea. - Erreka ertzetako erabilera publikoa ahalbidetuko duen ekosistema bultzatzea. - Erreka ahalik eta gutxien kanalizatzea. - [...]
Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Segurako Udalak herritarrei. Segurako Udalak 2008an jarri zuen martxan errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina. Urte horretan 775 izapidetatik 121 euskaraz egin zituzten segu...
Lazkaoko EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak gaur eguerdian aurkeztu du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako zerrenda. Hamasei hautagai dira, Patxi Albisu zerrendaburu dela. Azken 30 urteetan alderdi jeltzaletik alkate izan diren pertsona guztiak sartu dituzte: Patxi Albisu –egungo alkatea–, Felix Urkola, Inazio Estensoro eta Diego Gurrutxaga. Honakook osatu dute Lazkaoko EAJren hautagaitza, ordena honetan: 1. Patxi Albisu; 2. Ana Irastortza; 3. Inazio Estensoro; 4. Mila Madrazo; 5. Felix Urkola; 6. Amagoia Naldaiz; 7. Inazio Barandiaran; 8. Lurdes Garmendia; 9. Xabier Garmendia; 10. Agurtzane Lasa; 11. Mariano Altuna; 12. Angel Vazquez; 13. Maria Dolores Auzmendi; 14. Xabier Arrasate; 15. Ana Mari Igartzabal; 16. Diego Gurrutxaga. Patxi Albisu alkategaiak aurreratu du oraingo legealdiari jarraipena emateko asmoa du EAJren hautagaitzak, egun dauden zerbitzuak eta bizi-kalitatea mantenduz. “Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak eta enpresa txikiak laguntzea izango da gure helburua”. Kanpandegiko industrialdea “errealitate bihurtuko” dela gehitu du, baita herriko bi sarreratako errotondak ere. Etxebizitzaren alorrean alokairu sozialari egin dio erreferentzia. “Alokairu sozialeko etxeak egiteko kudeaketaren lidertza hartuko dugu, eta udalak sustatutako prezio adostuko etxeak egiten ere jarraituko dugu. Aurten bertan hasteko gai izango gara Larreategiko eremuan 49 etxebizitzarekin”. Legealdi honen hasieran, 2007an, Lazkaoko Udalak hartu zuen 1,7 milioi euroko zorra erabat kitatzea [...]
Tobera musika eskolako eta Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek elkartrukea egingo dute aurten, eta truke horren barruko lehendabiziko kontzertua bihar, apirilak 13 izango da, Segurako aterpetxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolak elkartruke zikloa antolatzeari ekin zionetik hamar urte pasatu dira dagoeneko. Denboraldi horretan Toberako ikasleek zein irakasleek Beasaingo Loinatz musika eskola, Ordiziakoa, Ormaiztegiko Txindata, Lazkao eta Ataungo Lazkao Txiki, Orioko Danbolin, Zumarraga-Urretxuko Secundino Esnaola, Tolosako musika eskola, Tolosaldeko Loatzo eta Urnietako Lurdes Iriondo bisitatu dituzte. «Eta gurean ere hartu ditugu musika eskola horietako ikasleak eta irakasleak» dio Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak. Aurten Astigarrako Norberto Almandoz musika eskolakoak ezagutzeko eta beraiekin harremanak estutzeko aukera izango dute Toberakoek. 70 musikari Norberto Almandoz musika eskolakoekin egingo duten elkartrukearen barruko lehendabiziko kontzertuak 70 musikari bilduko ditu guztira. Kontzertua Izaro Intxausti Fidalgo, Nagore Larrañaga eta Oihane Montero ikasle segurarrek aurkeztuko dute. Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolako ikasleek hiru abesti interpretatuko dituzte Norberto Almandozeko musikariei harrera egiteko: Aitorren hizkuntza zaharra kantu herrikoia, Simon & Garfunkelen The Sounds of silence eta Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Ondoren, Astigarrako ikasleak izango dira kontzertua egingo dutenak. Guztira hamalau kanta joko dituzte. Bukaeran, musika ikasle zein irakasle guztiek afari-merienda [...]
Legazpiko Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako 1.097 ikasleren ordezkariak udal ordezkariekin bildu ziren atzo, mugikortasunaren inguruko konpromisoak eta proposamenak aurkezteko. Urte osoan zehar mugikortasun ohiturak eta oztopoak edota...
Xabier Montoiaren ''Gasteizko hondartzak'' liburua izango dute aztergai, gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Urretxuko liburutegian.
Izal Bai hautesle elkartea sortu dute Idiazabalen, eta hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa ari dira egiten herrian. Sinatu nahi duenak udaletxera joan behar du, bertan baitaude paperak. Osteguna, apirilak 14, izango da horretar...
Herriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako bilera egingo dute ostegunean, apirilak 14, Idiazabalgo udaletxean 15:00etan. Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko bulegotik jakinarazi dutenez, batzarrean Merkatari Elkartea sortzearen aukera aztert...
Bihar gauean DVD bidezko opera emanaldia egingo dute Legazpiko kultur etxean. Pucciniren La Boheme obraren bigarren zatia proiektatuko dute, 20:30ean hasita. Emanaldi honekin denboraldia amaituko dute, urrira arte.
Oripavi elkarteak gurasoentzat antolatutako Konturatzea argitzen programaren barruko saioa egingo du etzi arratsaldean, 18:00etan kultur etxean.
Ordiziako zinema alternatiboaren saioan, Semih Kaplanoglu zinemagile turkiarraren Miel filma eskainiko dute ostegunean. Yusuf umearen eta bere aitaren arteko harremana da filmaren ardatza. Eztigileak dira, eta erleak zergatik desagertu diren jakiten sa...
Emaneurre taldeak, Ordiziako V. Eskupilota Txapelketa herrikoia antolatu du eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Txapelketan, federatu gabeko pilota zaleek parte hartu ahal izango dute. Baldintza nagusia, Ordizian jaioa izatea, bertan errolda...