Zabaldu dute pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea
Emaneurre taldeak, Ordiziako V. Eskupilota Txapelketa herrikoia antolatu du eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Txapelketan, federatu gabeko pilota zaleek parte hartu ahal izango dute. Baldintza nagusia, Ordizian jaioa izatea, bertan errolda...
Emaneurre taldeak, Ordiziako V. Eskupilota Txapelketa herrikoia antolatu du eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Txapelketan, federatu gabeko pilota zaleek parte hartu ahal izango dute. Baldintza nagusia, Ordizian jaioa izatea, bertan erroldatuta egotea edo herriarekin lotura estua izatea da.
Maiatzaren 1era arteko epea
Izena, maiatzaren 1a baino lehen eman beharko da, Ordiziako Urdin, Amonane, Orlegi, Olano eta Sugaar tabernetan. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Txapelketako norgehiagokak eta datak zehazteko, maiatzaren 6an bilduko dira, 19:00etan, frontoiko bulegoan. Txapelketan parte hartzeko, bilerara joan behar da.