Mailari eusteko azken aukera du Urola Laztik etzi, Zumarragan
Urola Lazti eskubaloi taldeak mailari eusteko azken aukera izango du etzi, Ispillan, 12:15ean. Ligako azken partida izango da, eta azkena edo azkenaurrekoa izateko aukera jokatuko du Urola Laztik. “Lau talde jaitsiko dira mailaz. Gu jaitsiko direnen artean gauden arren, taulan gero eta gorago geratu, orduan eta aukera gehiago izango ditugu mailari eusteko. Horretarako etziko partida irabazi beharko dugu ezinbestean, eta Portugaletek eta Usurbilek galdu egin beharko dute”.