San Prudentzio pilota lehiaketan gaur izendatuko dituzte falta diren finalistak
Lazkaoko II. San Prudentzio esku pilota lehiaketa finalei begira geratuko da gaur iluntzean, jokatzeko falta diren finalaurrekoak bukatu eta gero. Bi mailatako partidak izango dira, 19:30etik aurrera, plazako frontoian. Eliteko pilotari afizionatuak di...
Lazkaoko II. San Prudentzio esku pilota lehiaketa finalei begira geratuko da gaur iluntzean, jokatzeko falta diren finalaurrekoak bukatu eta gero. Bi mailatako partidak izango dira, 19:30etik aurrera, plazako frontoian.
Eliteko pilotari afizionatuak dira guztiak. Gazteek jokatuko dute lehenbizi; Urbieta (Asteasu) eta Otegi (Segura) bikoak Etxaniz (Azpeitia) eta Zinkunegi (Donostia) izango ditu aurkari. Ondoren, helduetan, Belloso (Tolosa)-Telletxea (Albiztur) eta Muguruza (Bergara)-Jauregi (Soraluze) lehiatuko dira.
Finalak apirilaren 29an dira, jaien barruan. Beren finalaurrekoak gaindituta, gazte eta heldu mailetako bikote bana finalean dira jada. Gazteetan, Oronoz-Aizpuruk (Lesaka-Azpeitia) aurreko ostiralean 22 eta 15 irabazi zieten Santxo-Azpitarteri (Usurbil-Hernani). «Erakustaldia» egin zuen Oronoz. Helduetan Etxebarria-Otxandorena (Lemoa-Almandotz) 22 eta 17 nagusitu ziren Otaegi-Mintegiren (Azpeitia-Lizartza) kontra.
Bestalde, LAPKEko Zubizarreta-Mendiak eta Bereziartu-Garmendiak ezin izan dute txapelik lortu Gipuzkoako finaletan.