Urrezko Aizkolarietan bi goierritar lehiatuko dira bihar, Mañarian
Urrezko Aizkolariak banakako aizkora lehiaketaren bosgarren jardunaldian bi goierritarrek parte hartuko dute, bihar, larunbata, Mañarian (19:30ean, frontoian). Xabier Zaldua zumarragarra eta Jesus Mari Lasa legorretarra daude zortzi lehiakideen artean...
Urrezko Aizkolariak banakako aizkora lehiaketaren bosgarren jardunaldian bi goierritarrek parte hartuko dute, bihar, larunbata, Mañarian (19:30ean, frontoian). Xabier Zaldua zumarragarra eta Jesus Mari Lasa legorretarra daude zortzi lehiakideen artean, baita lazkaotar jatorria duen Arkaitz Jauregi (Ilarduia, Araba) ere.
Hiru goierritarrekin batera Erdozia, Kañamares III.a –biak sailkatuak lehendik– Senosiain II.a, Mugertza II.a eta Zubiaga ariko dira. 45 hazbeteko enborrari korte bat egin beharko diote lehenik, eta aurrerako geratzen direnek beste bi korte azken lanean.
Zegaman hasi zen Urrezko Aizkolarien lehiaketa Erlezain Egunean. Mañariko larunbateko saioaren ondoren, asteburu honetan jokatuko da seigarren jardunaldia ere, Orozkon (Bizkaia).