Betiko festak, jantzi berriekin
Suziriaren danbatekoarekin hasiko dituzte gaur Santikutz festak Legazpin. Asteartera arte, herriko kaleak ekintzaz, jendez eta kolorez beteko dira. Andraitz saskibaloi taldeak jaso du aurten pregoia irakurtzearen ardura. 25 urte bete ditu Legazpiko saskibaloi taldeak, eta urtemugaren ospakizunak hasi baino lehen, herritarren aitortza beroa jasoko dute. Bestetik, urteroko egitarauak hainbat berrikuntza izango ditu aurten. Ostiralean esaterako, Doinua musika eskolako ikasleen kontzertuek hartuko dute Euskal Herria plaza; zapatuan eta igandean zalgurdien kalejira eta bilkura egingo dituzte, pilota txapelketen finalekin batera. Xake txapelket ere egingo du Santikutz elkarteak. Zalgurdien desfilea eta erakustaldia Ormazarreta zalditegiak antolatu ditu. Nafarroatik lau gurdi etorriko dira eta litekeena da hauei bertako beste bi gehitzea. Zapatuan erraldoiekin eta buruhandiekin ibiliko dira eta igandean plazan jarriko dituzte ikusgai. Igandean txirrindulari klasikari eta haurren danborradari kantu-poteoa eta Bertso Olarien bertso musikatuak batuko zaizkie eta astelehenean, berriz, ganadu eta baserriko produktuen feria ospatuko dute goiz partean Latxartegi parkean. Idi demak ere izango dira 19:00etan. Aurten ordea, erakustaldia izatetik lehia izatera pasako da saioa. Balentiñako, Olaberriko eta Julian Telleriaren idiek probalekua Kale Nagusiarengatik ordezkatuko dute. Herri danborrada eta ikurriña jartzea ere astelehen gauean egingo dituzte, eta baita piroteknia ikuskizuna ere. Asteartea azkenik Santikutz eguna izango da, ezpatadantzarekin eta Mirandaolako prozesioarekin. Olaria saria jasoko [...]
Suziriaren danbatekoarekin hasiko dituzte gaur Santikutz festak Legazpin. Asteartera arte, herriko kaleak ekintzaz, jendez eta kolorez beteko dira.
Andraitz saskibaloi taldeak jaso du aurten pregoia irakurtzearen ardura. 25 urte bete ditu Legazpiko saskibaloi taldeak, eta urtemugaren ospakizunak hasi baino lehen, herritarren aitortza beroa jasoko dute. Bestetik, urteroko egitarauak hainbat berrikuntza izango ditu aurten.
Ostiralean esaterako, Doinua musika eskolako ikasleen kontzertuek hartuko dute Euskal Herria plaza; zapatuan eta igandean zalgurdien kalejira eta bilkura egingo dituzte, pilota txapelketen finalekin batera. Xake txapelket ere egingo du Santikutz elkarteak. Zalgurdien desfilea eta erakustaldia Ormazarreta zalditegiak antolatu ditu. Nafarroatik lau gurdi etorriko dira eta litekeena da hauei bertako beste bi gehitzea. Zapatuan erraldoiekin eta buruhandiekin ibiliko dira eta igandean plazan jarriko dituzte ikusgai.
Igandean txirrindulari klasikari eta haurren danborradari kantu-poteoa eta Bertso Olarien bertso musikatuak batuko zaizkie eta astelehenean, berriz, ganadu eta baserriko produktuen feria ospatuko dute goiz partean Latxartegi parkean. Idi demak ere izango dira 19:00etan. Aurten ordea, erakustaldia izatetik lehia izatera pasako da saioa. Balentiñako, Olaberriko eta Julian Telleriaren idiek probalekua Kale Nagusiarengatik ordezkatuko dute. Herri danborrada eta ikurriña jartzea ere astelehen gauean egingo dituzte, eta baita piroteknia ikuskizuna ere.
Asteartea azkenik Santikutz eguna izango da, ezpatadantzarekin eta Mirandaolako prozesioarekin. Olaria saria jasoko du Atzegik, eta Larrain dantza ere asteartean egingo da. Profesionalen arteko pilota partidak ere jokatuko dituzte egun honetan: Berasaluze VIII. eta Beloki Arretxe II.aren eta Beginoren aurka ariko dira bigarren partidan. Maiatzaren 7an eta 8an Kapela dantza, goitiberen lasterketa eta Mirandaola eguna ospatuko dituzte. Goitiberetan izena emateko azken eguna astelehena da. Eskaerak, Legazpiko gazte-txokora, ikerarizti@yahoo.es emailera edo 697367542 telefonora bidali behar dira.
78. txirrindulari klasika
Etzi goizean 78. Santikutz Klasika egingo dute. 160,6 kilometroko ibilbidea du eta 23 urtez azpikoen eta elite mailakoen lasterketa izango da. Aurten ibilbidea aldatzeko erabakia hartu dute, ikuskizunaren mesedetan. Legazpiko helmugara iritsi aurretik justu, Deskargako mendatea igo beharko dute txirrindulariek. Behin soilik igoko dute mendate hau. Ez da igaroko duten gain bakarra izango, ordea, Gabiria, Lierni, Eitza eta Aztiria ere igo beharko baitituzte, 10 igoera osatu arte. Lasterketa 9:30ean hasiko da Kale Nagusian eta 13:30ak aldera helmugaratuko da.
Lasterketa Espainiako Kopan sartuko da aurten ere. 26 talde etorriko dira Legazpira, 180 txirrindulari baino gehiagorekin. Telleriarteko txirrindulari elkarteak antolatu du proba.
Asteleheneko ganadu ferian 17 baserritako 57 abelburu jarriko dituzte ikusgai
Laugarren urtea izango da aurten ganadu feria egingo dutena. Legazpiko ganaduzaleek euren idi eta behorrak Latxartegi plazan jarriko dituzte ikusgai. 17 baserritako 57 abelburuk osatuko dute azoka. Baserritarrekin batera, gainera, Legazpiko artisauak ere izango dira gunean. Gazta, baserriko produktuak, landareak eta loreak erosteko aukera ere egongo da eta Telleriarteko talogileak ere bertan izango dira. Azoka 9:30ean irekiko da eta 13:30ean itxi. Aurreko urteetan ez bezala, Idi proba arratsaldeko 17:00tan ospatuko da, Kale Nagusian.
Egitaraua
GAUR
•18:30. Txupinazoa eta jai hasierako pregoia Andraitz saskibaloi taldearekin. Euskal Herria plazan.
•19:00. Erraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira.
•19:30. Doinua Musika eskolako taldeen kontzertua Euskal Herria plazan.
•22:30. Doinua Big-Band Euskal Herria plazan.
• 23:30. Rock kontzertua gaztetxean: Numen, Far ‘N’ Hate eta Childrain.
BIHAR
• 09:00. Haurren arrantza lehiaketa.
• 10:00. Legazpiko III. Pilota Txapelketako Finalak umeen mailetan. Urbeltzen.
• 11:30. Erraldoien Bilkuraren irteera eta kalejira.
• 13:00. Doinua Banda eta Legazpi Musika Bandaren kontzertua Euskal Herria plazan.
• 14:00. Herri bazkaria Azokan.
• 16:00. Herri mailako plater tiraketa Urtazar tiro zelaian.
• 16:00. Bakarkako xake txapelketa suitzar erara elizako arkupeetan.
• 17:00. Binakako V. Pilota Txapelketa herrikoieko finalak Urbeltz pilotalekuan.
• 18:30. Erraldoien bilkuraren kalejira.
• 19:30. Zalgurdien kalejira.
• 23:00. Patxaranga txaranga kalez kale.
• 23:00. Rock kontzertuak gaztetxean: Kaos Urbano, Skacha eta CC237.
Etzi, igandea
• 09:25. SantikutzTxirrindulari Klasikaren irteera Kale Nagusian.
• 10:00. Probintzia mailako bola txapelketa Danantzako herri bolatokian.
• 10:30. Probintzia mailako plater tiraketa Urtazar tiro zelaian.
• 12:00. Zalgurdien bilkura Euskal Herria plazan.
• 13:30. Txirrindulari frogaren iritsiera Kale Nagusian.
• 17:30. Haur danborradaren irteera Laubidetik.
• 18:45. Haur danborradaren iritsiera Euskal Herria plazan.
• 19:00. Kantu Poteoa Tolosa Kantari eta Alaitasuna Errondailarekin Gernika plazatik.
• 20:00. Bertso musikatuak Bertso-Olariak eskolaren eskutik Euskal Herria plazan.
• 23:30. Burrunda disko festa Euskal Herria plazan.
Astelehena, 02
• 09:30. IV. Herriko Ganadu eta Baserriko produktu feria Latxartegi Parkean, 13:30ak arte.
• 11:00. Herri mailako bola txapelketa.
• 12:00. Erraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira trikitilariez lagundurik.
• 14:00. Gaztetxoen herri bazkaria Euskal Herria plazan.
• 17:00. Haurren bizikleta festa Kale Nagusian.
• 19:00. Idi proba Kale Nagusian.
• 19:30. Dantzaldia Egan taldearekin Euskal Herria plazan.
• 23:00. Herri danborradaren irteera Laubidetik.
• 00:00. Herriko ikurriña jartzea Euskal Herria plazan.
• 00:30. Piroteknia ikuskizuna Euskal Herria plazan.
• 01:00. Dantzaldia Egan taldearekin Euskal Herria plazan.