Gaur egingo dute afari musikatua Gabiriako Osinalde elkartean
Gaur gauean afari musikatua egingo dute Gabiriako Osinalde elkartean, herriko gazte talde batek antolatuta. Afaria hilero egiten dute azken ostiraletan, baina gaurkoari beste izaera bat eman nahi izan diote. Afariarekin ateratako dirua Goruntz dantza...
Gaur gauean afari musikatua egingo dute Gabiriako Osinalde elkartean, herriko gazte talde batek antolatuta. Afaria hilero egiten dute azken ostiraletan, baina gaurkoari beste izaera bat eman nahi izan diote. Afariarekin ateratako dirua Goruntz dantza taldearen 40. urteurreneko ospakizunetarako izango da.
Lehendabizi afaldu egingo dute, eta ondoren hainbat estilotako musika saioak entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek: bertsoak, gitarrarrekin lagundutako abestiak… Xabier Barriola eta Inma Albisua senar-emazteek ere kantaldi berezia egingo dute.