Iazko datuekin alderatuz, salmenten zifra handitu egin du CAFek urteko lehen hiru hilabetetan
2010eko lehen hiruhilekoan izandako salmenta zifra handitu egin du aurten CAFek. Aurtengo martxoaren amaieran, negozio zifraren zenbateko garbia 399.282 mila eurokoa zen, iaz garai berean baino %13 gehiago. Kopuru horren %63 esportazioei dagokie. CAFe...
2010eko lehen hiruhilekoan izandako salmenta zifra handitu egin du aurten CAFek. Aurtengo martxoaren amaieran, negozio zifraren zenbateko garbia 399.282 mila eurokoa zen, iaz garai berean baino %13 gehiago. Kopuru horren %63 esportazioei dagokie.
CAFek emandako datuen arabera, sozietate nagusiari egotzitako irabazia 25.817 eurokoa izan da 2011ko lehen hiruhilekoan, 2010ean baino %4,7 gehiago. Eskariei dagozkien datuek berriz, ez dute gorakada handirik izan, eta iaz emandako datuen antzekoak lortu dituzte aurten ere. Aurten eskarien kantitatea 4.433.606 euorokoa izan da.
Munduan zehar lanean
Enpresa beasaindarrak munduan zehar ibiliko diren trenak egiten jarraitzen du. Gaur egun, aldiriko trenak ari da egiten Brasilerako, Mallorcarako eta Eusko Trenbideak taldearentzako; RENFErentzat abiadura handiko eta zabalera aldakorreko trenak ere egiten ditu.
Estatu Batuetarako, Saudi Arabiarako, Ipar Irlandarako, Mexikorako, Zaragozarako, Granadarako, Malagarako, Madrilerako, Bruselarako (Belgika)… ere ekoizten ditu trenak CAFek. Tren ekoizleak Italian eta Brasilen eskuratu ditu azken kontratuak.