Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarraren Sakoneta liburua landuko dute irakurketa taldean. Dagoeneko irakurleen esku dago liburua, eta irakurketa taldean parte hartu nahi duenak maiatzaren 6a baino lehen eskuratu beharko du. Liburua lortzeko...
Xabier Mendiguren Elizegi idazle beasaindarraren
Sakoneta liburua landuko dute irakurketa taldean. Dagoeneko irakurleen esku dago liburua, eta irakurketa taldean parte hartu nahi duenak maiatzaren 6a baino lehen eskuratu beharko du. Liburua lortzeko Udaleko Euskara eta Kultura sailera joan behar da, edo 943 02 80 63 telefono zenbakira deitu. Nahi duenak
ebpn@beasain.net helbidera mezua ere bidali dezake liburua eskuratzeko.
Irakurketa taldearen lehen bilera maiatzaren 19an izango da, osteguna, 19:00etan, eta udaletxean. Xabier Mendigurenekin egingo duten bilera edo topaketa, berriz, maiatzaren 26an izango da, ordu eta leku berean.
SAKONETA:
“Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean. 24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duen umore maltzurrez eta biziaren zipriztinak sentiarazten dituen hizkeraz”.