Ramon Arrizabalaga zegamarraren lanak igandera arte ikusi ahalko dira Zegamako interpretazio zentroan
Ramon Arrizabalagaren lanak igandera (maiatzak 1) bitartean ikusi ahalko dira Aizkorriko Ataria interpretazio zentroan. Arrizabalaga ogibidez arotza zen. Egun erretiratuta dago, baina egurrezko piezak egiten jarraitzen du. Egurra lantzeari utzi gabe, b...
Ramon Arrizabalagaren lanak igandera (maiatzak 1) bitartean ikusi ahalko dira Aizkorriko Ataria interpretazio zentroan. Arrizabalaga ogibidez arotza zen. Egun erretiratuta dago, baina egurrezko piezak egiten jarraitzen du. Egurra lantzeari utzi gabe, beste afizio bat ere badu, ordea, zegamarrak: keramikagintza. Naturako bi baliabide horiei forma emanez, hainbat eskultura egin ditu eta interpretazio zentroan daude ikusgai apirilaren 15etik.
Erakusketa turismo bulegoaren ordutegi berean edukiko dute irekita: astegunean 10:30etik 13:30era bitartean eta 15:30etik 18:30era artean. Asteburuan berriz, 09:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean.