Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa abiatu du Goiztiri AEK-k
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Txiste eta Pasadizo Idatzien XX. Lehiaketa jarri berri du martxan Ordiziako Udalaren laguntzarekin. AEK-k herritar guztiak animatu nahi ditu lehiaketan parte hartzera. Gaurtik dago martxan lehiaketa, eta maiatzaren 2...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Txiste eta Pasadizo Idatzien XX. Lehiaketa jarri berri du martxan Ordiziako Udalaren laguntzarekin. AEK-k herritar guztiak animatu nahi ditu lehiaketan parte hartzera. Gaurtik dago martxan lehiaketa, eta maiatzaren 25erako bidali behar dira lanak AEKra.
Bi dira parte-hartzaile guztiek ezinbestean bete beharko dituzten baldintzak: hamasei urte edo gehiago izatea, eta txiste edota pasadizoak euskara batuaz edo euskalkiaz idatziak izatea. Txiste edo pasadizo bakoitzean izena, helbidea eta telefono zenbakia idatzi behar dute parte-hartzaileek, eta ahal izanez gero, baita posta elektronikoa ere (Goiztiri AEK euskaltegia, 116 posta kutxa, 20.240 Ordizia). Posta elektronikoz ere bidal daitezke: ordizia@aek.org eta beasain@aek.org.
Sariak hiru onenentzat
Hiru txiste edo pasadizo onenek izango dute saria. Lehen saria DVD eramangarri bat izango da, bigarrena mp5 irakurgailua bat, eta hirugarrena bi lagunentzako zirkuitua eta otordua Zumaiako Zelai Talasoterapian. Lehiaketaren epaimahaia AEKren ikasleek osatuko dute.