Beasaingo Bilduk, astearteko elkarretaratzearen balorazioa egin du
Beasaingo Bilduk, astearteko elkarretaratzearen balorazioa egin du, eta oharra kaleratu du. Hauxe da Bilduk dioena: “Bilduko zerrenda guztiak baliogabetzea izan da Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. Bilduri hauteskundeetan egotea galaraztea oso larria da. BILDU bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko konpromisoa hartu duten pertsonen eta alderdien koalizioa da. EA, Alternatiba, eta Independenteek politikan eta hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea dute. Eta oinarrizko eskubide hau galarazi digu Espainiako Auzitegi Gorenak. Hau ez da demokraziarekin bateragarria. Gorenaren zerrenda baliogabetze ebazpen honek ez du inolako funts juridikorik, erabaki politikoa da. Bilduk Auzitegi Konstituzionalari debekuaren helegitea aurkeztu dio eta hurrengo pausoa Konstituzionalak Gorenaren epaiaren alde egingo balu Europara jotzea izango da. Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lemapean asteartean bildu ginen egoera larri hau salatzeko. Eskubide zibil eta politikoez ari gara, herritar guztiei dagozkien eskubideez. Jokoan dagoena, beraz, proeiktu politiko zehatz baten aurkako erasoa baino haratago doa. Atxikimendu ugari jaso ditugu (udaleko enpresa batzordea, Lokarri, Ezker Batua, CAF Beasaingo enpresa batzordea, Koskola txaranga taldea, Ostadar, Aurtzaka, Murumendiko pilota eskola…). Herritar askok ere beraien babesa erakutsi digute eta Beasaingo Bilduk eskerrak luzatu nahi dizkie. Baina oraindik ere, badira batzuk konpromisorik hartu nahi ez dutenak, EAJ eta Hamaikabat kasu. Beasaingo Bilduk kontzentrazioan parte hartzeko deialdia luzatu zien eta EAJ-k [...]
Beasaingo Bilduk, astearteko elkarretaratzearen balorazioa egin du, eta oharra kaleratu du. Hauxe da Bilduk dioena:
“Bilduko zerrenda guztiak baliogabetzea izan da Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. Bilduri hauteskundeetan egotea galaraztea oso larria da.
BILDU bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko konpromisoa hartu duten pertsonen eta alderdien koalizioa da. EA, Alternatiba, eta Independenteek politikan eta hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea dute. Eta oinarrizko eskubide hau galarazi digu Espainiako Auzitegi Gorenak. Hau ez da demokraziarekin bateragarria. Gorenaren zerrenda baliogabetze ebazpen honek ez du inolako funts juridikorik, erabaki politikoa da.
Bilduk Auzitegi Konstituzionalari debekuaren helegitea aurkeztu dio eta hurrengo pausoa Konstituzionalak Gorenaren epaiaren alde egingo balu Europara jotzea izango da.
Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lemapean asteartean bildu ginen egoera larri hau salatzeko. Eskubide zibil eta politikoez ari gara, herritar guztiei dagozkien eskubideez. Jokoan dagoena, beraz, proeiktu politiko zehatz baten aurkako erasoa baino haratago doa.
Atxikimendu ugari jaso ditugu (udaleko enpresa batzordea, Lokarri, Ezker Batua, CAF Beasaingo enpresa batzordea, Koskola txaranga taldea, Ostadar, Aurtzaka, Murumendiko pilota eskola…). Herritar askok ere beraien babesa erakutsi digute eta Beasaingo Bilduk eskerrak luzatu nahi dizkie.
Baina oraindik ere, badira batzuk konpromisorik hartu nahi ez dutenak, EAJ eta Hamaikabat kasu. Beasaingo Bilduk kontzentrazioan parte hartzeko deialdia luzatu zien eta EAJ-k ezezkoa erantzun zuen; Hamaikabatek ez zuen erantzun. Ez da zain egoteko momentua, Euskal Herriaren eskubideen alde egiteko momentua baizik, Estatuaren aurreran eskaera zehatza egiteko momentua. Horregatik, denak eta elkarrekin erantzutera eraman behar gaitu.
Datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu herritar guztiak, ilegalizazio egoera hau denon artean gainditu behar dugu, indarrak bilduz eta orain arteko ahaleginak gehituz herri gisa jokatzeko”.