Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezko bideorama aurkeztu dute gaur eguerdian Zaldibian, Goizane eraikinean. Goimenen eskariz, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak landu du, argazki eta bideo bitartez, Aralarrek eta nekazaritzak duten lotura. Parke naturalean dauden “aktibitate guztiak” biltzea eta nekazaritza lantzen duten eragile nahiz jarduera ugariak islatzea du helburu ikus-entzunezkoak. 17 bat minutuko iraupena du, eta paisajeetatik abiatuta, belarreta, soro-baratzegintza, sagarra-sagardogintza, ganadu aziendak, abeltzaintza, artzaintza, gaztagintza, erleak eta bestelako jarduerak agertzen ditu. Off-eko ahotsen bitartez nekazarien euren testigantzak entzuten dira. Goizane eraikinean ikusle ororentzat emanaldia egingo dute larunbatean, 11:00etatik 13:00etara artean. Goimenek adierazi du nekazarien lana gizarteratzeko eta haien lana onartzeko “zintzilik” zegoen lana zela. ERREPORTAJEA Aralar, egiazko begietatik Aralar? Zer izango da, bada? Gure bizilekua, etxea». Hitz horietxekin hasten da Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezkoa. Mendizerraren eta parke naturalaren barruan, antzinatik beren lanarekin eta izatearekin «paisaje kulturala» eta ingurunea zizelkatzen duten eragileetako baten esaldia da. Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak Goimenen eskariz egin duen bideorama atzo aurkeztu zuten Zaldibian, Goizane eraikinean. Hamazazpi minutuan, Aralarren benetako muina diren nekazariak eta abeltzainak ditu ardatz, bertan lantzen diren lanbideak eta aktibitateak hari. «Bideorama honen bitartez Aralarrekin lotura duten Goierriko artzain, abeltzain, erlezain eta baserritarrek parkearen bueltan daukaten zeregina, ikuspegia eta lotura azaltzen da, mendiaren eta [...]
Kultur aldiaren barruan, Txindata musika eskolako haurrek saioa egingo dute saloian, 17:30ean. Urtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute musika eskolako ikasleek.
Kultur aldiaren barruan, Gabiriako Balentzategi herri eskolakoek saioa egingo dute larunbatean, maiatzaren 14an, bertako saloian. Emankizunean abestu eta kantatu egingo dute, eta antzerkirik ere ez da faltako.
Proposamen «zabala, integratzailea, parte hartzea bultzatuko duena eta herritarren eskubideen alde egingo duena» aurkeztu du Bilduk Beasainen. Hala eman du jakitera Koldo Agirrek, Beasaingo alkatetzarako hautagaiak. Herritarren interesak defendatzeko gogoz, ilusioz eta indarrez daude hautagaiak, eta horregatik, «Beasainek aldaketarako behar duen motorra» izateko lan egingo dutela iragarri dute. Idoia Baztarrika hautagaiak azaldu duenez, «esperientzia eta gaztetasuna partekatuz» egingo dute lan, «herritarren interesak, alderdien gogoen aurretik jarrita, politika egiteko beste modu bat posible dela frogatuz». Parte hartzea bultzatuz Bilduk, eredu parte hartzailea proposatzen du Beasaingo gizarteko alor guztietarako. Batzordeak irekiak izatea eta osoko bilkurak arratsaldez izatea ezinbestekoa da koalizioarentzat parte hartzea bultzatzeko. Horregatik, gazteei, baztertze egoeran daudenei, immigranteei, presoen kolektiboei eta gizarteko gainerako taldeei laguntzeko, beharrezko «baliabide informatikoak eta giza baliabideak» erabiliko dituztela diote: «Horiei guztiei erantzunak eta irtenbideak eman behar dizkiegu, ezkerreko euskal politikaren bidez», Iñaki Saldaña hautagaiak esan duenez. Udaleko sail guztietara berdintasuna zabaltzeko asmoa ere agertu du Bilduk, immigranteentzako eta emakumeen parte hartzerako kontseiluak sortuz. Euskara eta kultura Bilduk Igartza jauregian egindako aurkezpenean aurreratu duenez, «gure hizkuntzari, euskarari, zor zaion lekua emanez» lan egingo du. Hala, «udaleko arlo guztietan euskara lehentasunezko izatea» izango da hautagaien helburua, «modu horretan, euskara herrian erreferente izateko». Kultur arloak eta euskarak eskutik emanda [...]
Idiazabalgo Ampo enpresak antolatu ohi duen Euskara Egunaren harira, V. Idazlan Lehiaketa du abian enpresako Euskara Batzordeak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, maiatzaren 23ra arteko epea dute interesatuek idazlanak aurkezteko. Lehiaketa hori lehen kooperatibetara bideratzen zuten, baina duela bi urtetik eskualde mailara zabaltzeko erabakia hartu zuten Ampokoek. Aurten ere enpresako kideek zein 18 urtetik gorako edozein goierritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Prosa edo poesia Lehiaketan parte hartu nahi duenak prosara edo poesiara jotzeko aukera izango du. Idazlana egiteko erabakia hartzen duenak gai moduan Indarra erabili beharko du. Lanek gehienez lau orrialdekoak izan behar dute eta Times New Roman 12 hizki motan idatzita aurkeztu beharko dira. Poesiari dagokionean bertso paperak edo olerkiak idatzi ahal izango dituzte parte hartzaileek. Olerkiek 64-96 lerro arteko luzera izan beharko dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, atal bat baino gehiagoz osatuta egotea onartuko dute. Bertso paperak aukeratzen dituenak berriz, zortzi eta hamabi bertso bitartean aurkeztu beharko dituzte, doinu eta gai librean. Dena den, antolatzaileek erabilitako doinua zein den adierazteko eskatu dute. Lanak bi modutara bidali daitezke Ampora, posta arrunta erabilita (Euskara Batzordea, Ampo Kooperatiba Elkartea, 20213 Idiazabal) edota posta elektroniko bidez (bultzada@ampo.com). Posta arrunta erabiltzen duenak kartazal itxi batean lan orijinala eta kopia bat bidali beharko ditu, [...]
Harritzekoa izan da, baina PSE-EEko ordezkariek soilik baliatu dute Ordiziako feria eguna gaur. Jendearengana gerturatzeko aukera polita izaten duten hautagaiek halakoetan, baina sozialistak bakarrik ibili dira arrosak banatzen. Barretxe etxearen parean hauteskunde furgonetan utzi, eta arrosak banatu dituzte Iñaki Dubreuil Ordiziako alkategaiak, Julio Astudillo eta Oscar Renedo –Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oria barrutiko lehena eta bigarrena zerrendan– eta Manuel Huertas Gipuzkoako PSE-EEren lehendakaria. Gaur zortzi bestelako irudiren ikusiko dela pentsa liteke; alderdi gehiagotako ordezkariak bilduko dira ferian, alegia.
Laugarren aldiz aurkeztuko da Ordiziako alkatetzara, eta bukatzear den legealdian gobernuan egon eta gero, ez du baztertzen berriz egotea; «gobernatzeko prest gaude». Iñaki Gurrutxaga Urteek eta eskarmentuak ematen duten ikuspegiaren hitz egiten du politikaz eta hauteskundeez Iñaki Dubreuilek (Ordizia, 1957). Politika sozialean sakondu nahi du, azken lau urteetan egindako bideari segida eman. Bilduren presentziak egoera iraul dezakeela badaki, “babes zabala” jasoko duela uste baitu. [Elkarrizketa joan den ostiralean egina dago]. Aste berezi samarra izan da zuretzat, zure aurkako atentatua ustez egin zutenen epaiketan deklaratu behar izan duzu. Nola bizi izan duzu momentu hori? Bai. Saiatzen naiz gauza horietaz ahazten, baina egia esan, ezin naiz sekula ahaztu horrekin. Zure burmuinean gai hori alde batera uzten saiatzen naiz. Aste honetakoarekin hirugarren epaiketa da ni joan naizenena, eta espero dut azkena izatea. Nire bizitzaren atal hori pixkanaka ahazten joan nahi nuke, baina badakit sekula ez dudala ahaztuko. Laugarren aldiz aurkeztuko zara Ordiziako alkatetzara PSE-EEren hautagai moduan. Zer egoera pertsonalean aurkitzen zara? Egoera onean, hala uste dut. Udaletxeko martxa barru-barrutik ezagutzen dut, herritarren beharrak zein diren ere badakit, eta herriko elkarte eta kolektiboekin ere bilera asko egin ditugu legealdi honetan. Herriko beharrak eta arazoak gertu-gertutik ezagutu ditugu. Lehen bezainbesteko gogoarekin aurkezten naiz hauteskundeetara, eta [...]
Lazkaon aretoko dantzak ikasten ari den taldeak ikuskizuna egingo du etzi, ostirala, 19:30ean Areria antzokian. Sarrerak udaletxean ari dira ematen, dohain, eta pertsona bakoitzeko gehienez bi txartel har daitezke. Jaialdian boleroak, salsa, arabiar da...
Datorren asteartean, maiatzaren 17an, taila ikastaroari hasiera emango diote Zegaman. Ikastaroa urtero bezala Jabier Arrietak emango du kiroldegian. Saioak astearteetan izango dira 18:30etik 21:00era bitartean. Tailatzen ikasi nahi duenak udaletxean em...
Larunbatean, maiatzaren 14an, Tartaloetxe Eguna ospatuko dute zegamarrek, Tartaloetxe elkarteak antolatuta. 17:30ean herri kirolak egingo dituzte plazan. Herriko helduek gazteen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Ondoren omenaldia egingo diote Jose...
Kultur aldiaren barruan, Flysch haitzen hitza dokumentala ikusteko aukera izango da Gabirian maiatzaren 18an, asteazkenean. Dokumentala ikusteko interesa duenak 19:00etarako kultur etxera joan behar dute
Kultur aldiaren barruan bihar Leire Murua herritarrak Dominikar Errepublikako bizipenak kontatuko ditu arratsaldeko zazpietan kultur etxean. Murua han izna da ikasketengatik hilabete batzutan eta beraz, hango berri emango du.
Amezti mendi elkartekoak buru belarri dabiltza Zegama-Aizkorri mendi maratoia antolatzen. Dena den, ez dute utzi alde batera hilero egin ohi duten mendi irteera. Joan den igandean Ernio mendian izan zen zegamar taldea. Urkizu auzotik irten eta Erni...
Urteroko moduan Jubilatuen Egunaren barruan bi jubilatu omendu dituzte, Gabirian: Anita Zubizarreta eta Lontxo Arratibel eta biek oso gustura jaso zituzten lore sortak zein opariak. Kultur aldiaren barruan, igandean, maiatzaren 8an, ospatu zuten Gabiri...
Una caja de botones film laburrari Goya saria eman ziotenetik, gelditu ere egin gabe dabil Maria Reyes Arias (Ordizia, 1968) zuzendari eta aktorea. Bateko eta besteko jaialdietan aurkeztu du filma eta sari sorta bat ere jaso du; bereziena ordea, Goya saria izan da. Bihar, Ordiziako antzokian aurkeztuko du bere filma, 20:30ean. Sari asko jaso dituzu, baina Goya bat berezia izango da, ezta? Dudarik gabe, azken finean, Espainia mailan ematen den saririk garrantzitsuena da. Hala ere, apirilean, Houstongo jaialdian epaimahaiaren saria eman zidaten eta hark ere ilusioa egin zidan. Niretzat oso berezia izan zen, AEBetan, horrelako konpetentzia eta produkzio maila duen herrialde batean, Una caja de botones bezalako film batek harrera hori izateak, emozio handia eragin zidan. Beraz, munduan zehar zabaldu duzu zure lana? Bai, uste dut dagoeneko bost kontinenteetara iritsi dela. Kuriosoa da baina aurreko batean, Aitor Mantxola argazki zuzendariak historia bitxi bat kontatu zidan. Bere Oñatiko lagun batzuk Nigeriara joan ziren, ume bat adoptatzera. Egun haietan zinema jaialdi bat zegoen han. Eta hara non, saio horietako batean, nire filma ikusi eta aktoreetako bat Oñatiko neskato bat zela konturatu ziren. Pentsa, Afrikara joan eta zure herriko norbait pantaila batean ikustea, harrigarria da. Bateko eta besteko aurkezpenekin lanpetuta zabiltza, baina ba [...]
Bilduren Ordiziako alkategai Igor Eguren Ordiziako Gaztetxean izango da etzi, ostirala. Koalizioak Ordiziarako aurkeztu duen herri programa azalduko die bertara hurbiltzen diren gazteei. 19:30ean hasiko da ekitaldia.
Aralarreko Malloetan barrena bista ederrez gozatzeko aukera izan zuten mendizaleek; Ttutturre eta Balerdi gainak egin zituzten, besteak beste.
Unai Baztarrikak (Beasain, 1982) lehenengo parte-hartzea du hauteskundeetan. “Zerrendetan joan izan naiz, baina aktiboki lehenengo aldia da. Politika aspalditik jarraitu dut. Inor ez zen animatzen, inork ez zuen pauso bat ematen. Nik uste garaia badela aurpegi berri batzuk azaltzeko, eta sinistuta aldaketa nonbaitetik etorri behar duela. Askotan, beti zain egon gabe, norberak pausoa eman eta ikusi zer den. Kanpoko kritika erraza da. Erreto pertsonal bat ere bada, ikasteko, eta herriaren alde zerbait egiteko nahia, askotan hori ere ez da erraza izaten. Aukera bat eta lana da”, dio. Unai Baztarrika, Aralarren Beasaingo alkategaia. Arg.: Aimar Maiz Beasaingo hautagaitzetan “horrenbeste gazte ikusita” poztu egin da. “Bazen garaia. Lehengo politika egiteko modu hori, betiko aurpegiak, ‘gazteak atzetik datoz eta ikasi egin behar dute’ esaten da. Gu ez bagara sartzen… Besteentzat arazo dena guretzat ez, eta alderantziz. Guk ere parte izan behar dugu. Ea aukera dugun hori adierazteko. Gazteak aurrean egonda gerturatzea errazagoa izango da. Ea denon artean zerbait polita egiteko gai izaten garen”. ELKARRIZKETA Aralar, Goierrin, bost herritan aurkeztu da maiatzaren 22ko hauteskundeetara. Pixkanaka hazten doa Aralar alderdia. Orain lau urte Goierri mailan Ordizian eta Beasainen koalizioan aurkeztu zen. Orain bostetan, eta zerrenda nahiko gazte dexente, aurpegi berriak ere bai. Pixkanaka beldurrak kendu [...]