Zegamarrak Ernio mendian

Amezti mendi elkartekoak buru belarri dabiltza Zegama-Aizkorri mendi maratoia antolatzen. Dena den, ez dute utzi  alde batera hilero egin ohi duten mendi irteera. Joan den igandean  Ernio mendian izan zen zegamar taldea. Urkizu auzotik irten eta Erni...

Amezti mendi elkartekoak buru belarri dabiltza Zegama-Aizkorri mendi maratoia antolatzen. Dena den, ez dute utzi  alde batera hilero egin ohi duten mendi irteera. Joan den igandean  Ernio mendian izan zen zegamar taldea. Urkizu auzotik irten eta Erniozabal eta Ubeltz gainak zeharkatuz iritsi ziren Erniora. Ondoren Zelatundik barrena jaitsiz berriz abiapuntura heldu ziren.

Ura eramango dute

Hurrengo asteetan maratoia antolatzeko lanekin jarraituko dute zegamarrek. Maiatzaren 21ean, larunbatean esaterako Aizkorrira ura eramateko hitzordua jarri dute. Lagundu nahi duenak  Zegamako plazara agertu behar du 07:45erako.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa