Ampoko lehiaketarako idazlanak maiatzaren 23ra arte aurkeztu daitezke
Idiazabalgo Ampo enpresak antolatu ohi duen Euskara Egunaren harira, V. Idazlan Lehiaketa du abian enpresako Euskara Batzordeak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, maiatzaren 23ra arteko epea dute interesatuek idazlanak aurkezteko. Lehiaketa hori lehen kooperatibetara bideratzen zuten, baina duela bi urtetik eskualde mailara zabaltzeko erabakia hartu zuten Ampokoek. Aurten ere enpresako kideek zein 18 urtetik gorako edozein goierritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Prosa edo poesia Lehiaketan parte hartu nahi duenak prosara edo poesiara jotzeko aukera izango du. Idazlana egiteko erabakia hartzen duenak gai moduan Indarra erabili beharko du. Lanek gehienez lau orrialdekoak izan behar dute eta Times New Roman 12 hizki motan idatzita aurkeztu beharko dira. Poesiari dagokionean bertso paperak edo olerkiak idatzi ahal izango dituzte parte hartzaileek. Olerkiek 64-96 lerro arteko luzera izan beharko dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, atal bat baino gehiagoz osatuta egotea onartuko dute. Bertso paperak aukeratzen dituenak berriz, zortzi eta hamabi bertso bitartean aurkeztu beharko dituzte, doinu eta gai librean. Dena den, antolatzaileek erabilitako doinua zein den adierazteko eskatu dute. Lanak bi modutara bidali daitezke Ampora, posta arrunta erabilita (Euskara Batzordea, Ampo Kooperatiba Elkartea, 20213 Idiazabal) edota posta elektroniko bidez (bultzada@ampo.com). Posta arrunta erabiltzen duenak kartazal itxi batean lan orijinala eta kopia bat bidali beharko ditu, [...]
Idiazabalgo Ampo enpresak antolatu ohi duen Euskara Egunaren harira, V. Idazlan Lehiaketa du abian enpresako Euskara Batzordeak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, maiatzaren 23ra arteko epea dute interesatuek idazlanak aurkezteko.
Lehiaketa hori lehen kooperatibetara bideratzen zuten, baina duela bi urtetik eskualde mailara zabaltzeko erabakia hartu zuten Ampokoek. Aurten ere enpresako kideek zein 18 urtetik gorako edozein goierritarrek parte hartu ahal izango dute bertan.
Prosa edo poesia
Lehiaketan parte hartu nahi duenak prosara edo poesiara jotzeko aukera izango du.
Idazlana egiteko erabakia hartzen duenak gai moduan Indarra erabili beharko du. Lanek gehienez lau orrialdekoak izan behar dute eta Times New Roman 12 hizki motan idatzita aurkeztu beharko dira.
Poesiari dagokionean bertso paperak edo olerkiak idatzi ahal izango dituzte parte hartzaileek. Olerkiek 64-96 lerro arteko luzera izan beharko dute. Antolatzaileek aipatu dutenez, atal bat baino gehiagoz osatuta egotea onartuko dute. Bertso paperak aukeratzen dituenak berriz, zortzi eta hamabi bertso bitartean aurkeztu beharko dituzte, doinu eta gai librean. Dena den, antolatzaileek erabilitako doinua zein den adierazteko eskatu dute.
Lanak bi modutara bidali daitezke Ampora, posta arrunta erabilita (Euskara Batzordea, Ampo Kooperatiba Elkartea, 20213 Idiazabal) edota posta elektroniko bidez (bultzada@ampo.com). Posta arrunta erabiltzen duenak kartazal itxi batean lan orijinala eta kopia bat bidali beharko ditu, goitizena adieraziz. Beste kartazal batean egilearen izena, erabilitako goitizena, helbidea, telefonoa eta beharrezko datuak idatzi beharko ditu. Posta elektronikoz bidalitako lanen kasuan, idazlana fitxategi batean bidali beharko du (lana izena jarrita) eta egilearen datuak beste batean (egilea izena ipinita).
Sariak
Atal bakoitzean lanik onena idazten duenak 300 euro etxeratuko ditu. Bigarren geratzen denak 150 euro eta hirugarren egiten duenak, 150 euro.