Aralarrek eta nekazaritzak duten lotura bideorama batean irudikatu du Gema Arrugaetak
Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezko bideorama aurkeztu dute gaur eguerdian Zaldibian, Goizane eraikinean. Goimenen eskariz, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak landu du, argazki eta bideo bitartez, Aralarrek eta nekazaritzak duten lotura. Parke naturalean dauden “aktibitate guztiak” biltzea eta nekazaritza lantzen duten eragile nahiz jarduera ugariak islatzea du helburu ikus-entzunezkoak. 17 bat minutuko iraupena du, eta paisajeetatik abiatuta, belarreta, soro-baratzegintza, sagarra-sagardogintza, ganadu aziendak, abeltzaintza, artzaintza, gaztagintza, erleak eta bestelako jarduerak agertzen ditu. Off-eko ahotsen bitartez nekazarien euren testigantzak entzuten dira. Goizane eraikinean ikusle ororentzat emanaldia egingo dute larunbatean, 11:00etatik 13:00etara artean. Goimenek adierazi du nekazarien lana gizarteratzeko eta haien lana onartzeko “zintzilik” zegoen lana zela. ERREPORTAJEA Aralar, egiazko begietatik Aralar? Zer izango da, bada? Gure bizilekua, etxea». Hitz horietxekin hasten da Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezkoa. Mendizerraren eta parke naturalaren barruan, antzinatik beren lanarekin eta izatearekin «paisaje kulturala» eta ingurunea zizelkatzen duten eragileetako baten esaldia da. Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak Goimenen eskariz egin duen bideorama atzo aurkeztu zuten Zaldibian, Goizane eraikinean. Hamazazpi minutuan, Aralarren benetako muina diren nekazariak eta abeltzainak ditu ardatz, bertan lantzen diren lanbideak eta aktibitateak hari. «Bideorama honen bitartez Aralarrekin lotura duten Goierriko artzain, abeltzain, erlezain eta baserritarrek parkearen bueltan daukaten zeregina, ikuspegia eta lotura azaltzen da, mendiaren eta [...]
Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezko bideorama aurkeztu dute gaur eguerdian Zaldibian, Goizane eraikinean. Goimenen eskariz, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak landu du, argazki eta bideo bitartez, Aralarrek eta nekazaritzak duten lotura. Parke naturalean dauden “aktibitate guztiak” biltzea eta nekazaritza lantzen duten eragile nahiz jarduera ugariak islatzea du helburu ikus-entzunezkoak. 17 bat minutuko iraupena du, eta paisajeetatik abiatuta, belarreta, soro-baratzegintza, sagarra-sagardogintza, ganadu aziendak, abeltzaintza, artzaintza, gaztagintza, erleak eta bestelako jarduerak agertzen ditu. Off-eko ahotsen bitartez nekazarien euren testigantzak entzuten dira. Goizane eraikinean ikusle ororentzat emanaldia egingo dute larunbatean, 11:00etatik 13:00etara artean. Goimenek adierazi du nekazarien lana gizarteratzeko eta haien lana onartzeko “zintzilik” zegoen lana zela.
ERREPORTAJEA
Aralar, egiazko begietatik
Aralar? Zer izango da, bada? Gure bizilekua, etxea». Hitz horietxekin hasten da Aralar: baserritik begirada bat ikus-entzunezkoa. Mendizerraren eta parke naturalaren barruan, antzinatik beren lanarekin eta izatearekin «paisaje kulturala» eta ingurunea zizelkatzen duten eragileetako baten esaldia da. Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak Goimenen eskariz egin duen bideorama atzo aurkeztu zuten Zaldibian, Goizane eraikinean.
Hamazazpi minutuan, Aralarren benetako muina diren nekazariak eta abeltzainak ditu ardatz, bertan lantzen diren lanbideak eta aktibitateak hari. «Bideorama honen bitartez Aralarrekin lotura duten Goierriko artzain, abeltzain, erlezain eta baserritarrek parkearen bueltan daukaten zeregina, ikuspegia eta lotura azaltzen da, mendiaren eta herriaren artean duten gizarte eragina ere jasoz», azaldu du lanaren eragile izan den Goimenek.
Kixkurre ekimenaren barruan kokatu dute ikus-entzunezkoa. «Zintzilik genuen lana hau. Gabeziei erantzuteko azpiegiturak egin –Goizane eraikina kasu– eta zerbitzuak osatu ditugu; orain gizartean sentsibilizazio lana egiten saiatu behar dugu. Zuen lana harago doa, hala ere; ez da soilik ekonomia eta elikagaiak sortzea», esan zien Goimeneko Joxe Manuel Zubizarretak ikus-entzunezkoa ikustera bertaratu ziren 30 bat nekazariri, asko eta asko Arrugaetak lanean sartuak.
Mendia, jardueraz betea
Aralarren gaur egun dauden «aktibitate guztiak» jasotzen dira, argazki finkoen sekuentzien edota bideoen bidez. «Nire hizkuntza bisuala da. Lanean ari zaretenon hitza eta irudia ematea da helburua. Gozatu egin dut argazkiak eta irudiak hartuz», esan du Arrugaetak, parte hartu duten eragileei eskerrak emanez.
Aralar: baserritik begirada bat lana paisaje ikusgarriki erretratatuen irudiekin hasten da. Sarreraren ondoren belarreta, baratzeak, soroa eta sagarra sartzen dira, dolarearekin eta sagardogintzarekin borobiltzeko.
Mendia, behorrak, artzaintza, basozaina, erleak, ganadua eta abeltzaintza, gazta, basa txerriak, saroiak eta antolamendua… Osagai askoren mosaikoak erakusten du Aralarren eta nekazaritzaren arteko harremana. «Lotura hori ezinbestekoa da. Nekazaritzaren irakurketa ere behar zuen, irudi bukoliko horren marra gaindituta», dio Zubizarretak.
Goimenen aburuz, Aralar parke naturalaren bueltan baserriek «giltzarrizko papera» daukate eta, bertan lan egiten dutenen egunerokoa kontatu eta egiten diren jarduerak jakinarazi behar dira. «Baserritarrari egiten zaion onarpen lan bat izan nahi du, haien esfortzua ezagutarazi, bertako paisajeak nondik sortuak diren eta ahora eramaten ditugun jakien jatorria gizarteratu».
Goizanen ikusteko moduan
Printzipioz ez daukate ikus-entzunezko lana saldu edo zabaltzeko asmorik. Lehen sektoreko ekoizleen eta eragileen bilgune izan nahi duen Goizane eraikinean (Zaldibiako Olaeta auzoan, Larraitzera bidean) emango dute bideorama, nahi duenarentzat. Bisitan joaten diren heldu taldeentzat da. Turismora bideratzeko, berriz, Ordiziako D’elikatuz zentroan ere emango dute.
Aurkezpeneko emanaldiaren ondotik, etzi, larunbata, bieorama edonork ikusteko Goizane zabalik egongo da. Bi orduko – 11:00etatik 13:00etara– ate irekien jardunaldia egingo dute.
Aralarko baserritarrek eurek txaloz eman zioten oniritzia, atzo.














