Larunbatean Tartaloetxe Eguna ospatuko dute Zegaman
Larunbatean, maiatzaren 14an, Tartaloetxe Eguna ospatuko dute zegamarrek, Tartaloetxe elkarteak antolatuta. 17:30ean herri kirolak egingo dituzte plazan. Herriko helduek gazteen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Ondoren omenaldia egingo diote Jose...
Larunbatean, maiatzaren 14an, Tartaloetxe Eguna ospatuko dute zegamarrek, Tartaloetxe elkarteak antolatuta. 17:30ean herri kirolak egingo dituzte plazan. Herriko helduek gazteen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Ondoren omenaldia egingo diote Jose Inazio Flores Axio-ri. Segidan herri poteoa egingo dute, trikitilariak eta bertsolariak lagun dituztela. 21:30erako berriz, udal arkupera gerturatuko dira guztiak afaltzeko helburuarekin. Bertsolariak ere bertan izango dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, txartelak Itzalan daude salgai. Afal ondorenean Esne Zopak taldearen eskutik erromeria izango da.













