Sozialistak bakarrik kanpainako lehen feria egunean
Harritzekoa izan da, baina PSE-EEko ordezkariek soilik baliatu dute Ordiziako feria eguna gaur. Jendearengana gerturatzeko aukera polita izaten duten hautagaiek halakoetan, baina sozialistak bakarrik ibili dira arrosak banatzen. Barretxe etxearen parean hauteskunde furgonetan utzi, eta arrosak banatu dituzte Iñaki Dubreuil Ordiziako alkategaiak, Julio Astudillo eta Oscar Renedo –Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oria barrutiko lehena eta bigarrena zerrendan– eta Manuel Huertas Gipuzkoako PSE-EEren lehendakaria. Gaur zortzi bestelako irudiren ikusiko dela pentsa liteke; alderdi gehiagotako ordezkariak bilduko dira ferian, alegia.