“Udalarekiko harremana gertuagokoa izatea gustatuko litzaiguke Gaztetxekooi”
Ander Telleria Idiazabalgo Gazte Asanbladako kidea da, eta herriko beste hainbat gazterekin batera hainbat ekitaldi antolatzeaz arduratzen da. Zer nolako balorazioa egiten duzu Idiazabalgo Udalaren azken lau urte hauetako agintealdiaz? Lehenik esan, ez dudala oso gertutik jarraitu azken lau urteotako Udalaren jarduna. Batez ere nire interesekoak diren gaiei egin diet jarraipena. Nire ustez Udaleko informazioa ez da behar bezala iristen herritarrengana, eta gazteongana oraindik gutxiago. Gazte Asanbladako kideok ez dugu komunikazio jarraiturik izan Udalarekin, eta bakoitza bere aldetik ibili da lanean. Gazteok Udalera laguntza eske joan izan garenean, ez dugu kolaboratzeko jarrera gehiegirik ikusi; batzuetan ez dugu ez baiezko ez ezezko erantzunik jaso, eta horretan geratu izan da kontua. Bestalde, herrian egiten den edozein aldaketaren berri, gauzatu eta gero izaten dugu. Beraz, uste dugu komunikazio falta hori ez dela Gazte Asanbladarekin bakarrik gertatzen, orokorrean herri mailan gertatzen den zerbait da. Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari? Udal gobernu berriari parte-hartze bideak zabaldu ditzala eskatzen diogu, herritarrekiko harremanak zuzenagoak izatea. Eta gardentasuna ere bai: ezetza jaso behar badugu, egokiagoa iruditzen zaigu ezetza jasotzea erantzunik gabe gelditzea baino. Erabakiak hartzerakoan determinazio gehiago ere eskatzen dugu. Gazteen hitza aintzat hartzea gustatuko litzaiguke. Gazteok herriari egiten diogun ekarpena errekonozitzea nahi genuke. Aipatu [...]
Ander Telleria Idiazabalgo Gazte Asanbladako kidea da, eta herriko beste hainbat gazterekin batera hainbat ekitaldi antolatzeaz arduratzen da.
Zer nolako balorazioa egiten duzu Idiazabalgo Udalaren azken lau urte hauetako agintealdiaz?
Lehenik esan, ez dudala oso gertutik jarraitu azken lau urteotako Udalaren jarduna. Batez ere nire interesekoak diren gaiei egin diet jarraipena. Nire ustez Udaleko informazioa ez da behar bezala iristen herritarrengana, eta gazteongana oraindik gutxiago. Gazte Asanbladako kideok ez dugu komunikazio jarraiturik izan Udalarekin, eta bakoitza bere aldetik ibili da lanean. Gazteok Udalera laguntza eske joan izan garenean, ez dugu kolaboratzeko jarrera gehiegirik ikusi; batzuetan ez dugu ez baiezko ez ezezko erantzunik jaso, eta horretan geratu izan da kontua. Bestalde, herrian egiten den edozein aldaketaren berri, gauzatu eta gero izaten dugu. Beraz, uste dugu komunikazio falta hori ez dela Gazte Asanbladarekin bakarrik gertatzen, orokorrean herri mailan gertatzen den zerbait da.
Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari?
Udal gobernu berriari parte-hartze bideak zabaldu ditzala eskatzen diogu, herritarrekiko harremanak zuzenagoak izatea. Eta gardentasuna ere bai: ezetza jaso behar badugu, egokiagoa iruditzen zaigu ezetza jasotzea erantzunik gabe gelditzea baino. Erabakiak hartzerakoan determinazio gehiago ere eskatzen dugu. Gazteen hitza aintzat hartzea gustatuko litzaiguke. Gazteok herriari egiten diogun ekarpena errekonozitzea nahi genuke. Aipatu Gazte Asanbladako kideok baztertuta sentitu garela udaletxe berriko sarreran jarri duten plakarekin: eraikin horretan izandako kokaleku zein ekintza guztiak agertzen dira, esaterako, bilera gelak eta txotxongilo emanaldiak. Zortzi urtez bertan egon zen Gaztetxea eta Gaztetxeak antolatutako ekintzak ez ditu aipatzen. Eskutitzez plaka hori aldatzeko eskaria egin genion Udalari, eta ez dugu erantzunik jaso.
Zure esparrutik zer helerazi nahiko zenioke Udalari?
Datorren legealdian herriko gazteon eta Udalaren arteko harremana gertuagokoa izatea gustatuko litzaiguke, eta gure eskaerek erantzuna izatea nahiko genuke, erantzuna edozein izanda ere.













