Zegamarrak Ernio mendian
Amezti mendi elkartekoak buru belarri dabiltza Zegama-Aizkorri mendi maratoia antolatzen. Dena den, ez dute utzi alde batera hilero egin ohi duten mendi irteera. Joan den igandean Ernio mendian izan zen zegamar taldea. Urkizu auzotik irten eta Erni...
Amezti mendi elkartekoak buru belarri dabiltza Zegama-Aizkorri mendi maratoia antolatzen. Dena den, ez dute utzi alde batera hilero egin ohi duten mendi irteera. Joan den igandean Ernio mendian izan zen zegamar taldea. Urkizu auzotik irten eta Erniozabal eta Ubeltz gainak zeharkatuz iritsi ziren Erniora. Ondoren Zelatundik barrena jaitsiz berriz abiapuntura heldu ziren.
Ura eramango dute
Hurrengo asteetan maratoia antolatzeko lanekin jarraituko dute zegamarrek. Maiatzaren 21ean, larunbatean esaterako Aizkorrira ura eramateko hitzordua jarri dute. Lagundu nahi duenak Zegamako plazara agertu behar du 07:45erako.













