Zortzi herritako 63 haur pilolari hasi dira Goierriko Beheko Txapelketan
Pilotaren harrobia lantzeko eta Eskola Kirolak apiriletik aurrera izan ohi duen etenaldia ordezteko, hasi da Goierri Beheko Eskolaumeen Pilota Txapelketa. Lazkaoko Lazkao Antzar pilota-kirol elkarteak antolatuta, Lazkaoko bertako, Beasaingo, Idiazabalgo, Ordiziako, Zaldibiako eta Zegamako haurrak ari dira parte hartzen. Ataungoek eta Segurakoek ere badute aukera, nahiz aurten talderik osatu ez. Herri horietan guztietan jokatuko dira partidak. Aurreko larunbatean hasi zen txapelketa eta denera zortzi jardunaldi izango ditu, ekainaren 25ean Lazkaoko plazako frontoian finalak lehiatu bitarte. Zapaturo izango dira partidak, 16:00etan hasita. 9, 10 eta 11 urteko haurrek jokatuko dute –neska nahiz mutil–: 2000n jaiotakoek (alebinak), eta 2001 eta 2002koek (benjaminak). «Eskola adinekoen lehiaketak Eskola Kiroleko jardunaldietara mugatzen dira, azarotik apirilera artean. Eta, beraz, bost hilabete baino gehiagoan lehiaketarik gabe gelditzen dira haurrak. Txapelketa honen asmoa Goierri Beheko eskola adineko haurrei pilotan lehiatzen jarraitzeko aukera ematea da. Sustatzen dena parte hartzea da, errendimendua baino gehiago», dio Lapke elkarteak. Joko moldea ere berezia du pilota lehiaketak: jokotako sistema erabiltzen dute. 9na puntuko bi joko irabaztea da helburua, eta joko bakoitzean talde banak egiten ditu sakeak. Berdinduz gero, lau puntuko kitarako jokoa jokatzen da. Irabazitako partida bakoitzeko bi puntu lortuko ditu taldeak, galduz gero bat, eta frontoira azaltzen ez bada batere ez. Bigarren [...]
Pilotaren harrobia lantzeko eta Eskola Kirolak apiriletik aurrera izan ohi duen etenaldia ordezteko, hasi da Goierri Beheko Eskolaumeen Pilota Txapelketa. Lazkaoko Lazkao Antzar pilota-kirol elkarteak antolatuta, Lazkaoko bertako, Beasaingo, Idiazabalgo, Ordiziako, Zaldibiako eta Zegamako haurrak ari dira parte hartzen. Ataungoek eta Segurakoek ere badute aukera, nahiz aurten talderik osatu ez. Herri horietan guztietan jokatuko dira partidak.

Ordiziako hiru haur –gerriko gorriz– eta Lazkaoko lau, larunbatean Ataun San Gregorioko pilotalekuan jokatu zen lehenbiziko jardunaldian. Arg.: Loinaz Agirre
Aurreko larunbatean hasi zen txapelketa eta denera zortzi jardunaldi izango ditu, ekainaren 25ean Lazkaoko plazako frontoian finalak lehiatu bitarte. Zapaturo izango dira partidak, 16:00etan hasita. 9, 10 eta 11 urteko haurrek jokatuko dute –neska nahiz mutil–: 2000n jaiotakoek (alebinak), eta 2001 eta 2002koek (benjaminak).
«Eskola adinekoen lehiaketak Eskola Kiroleko jardunaldietara mugatzen dira, azarotik apirilera artean. Eta, beraz, bost hilabete baino gehiagoan lehiaketarik gabe gelditzen dira haurrak. Txapelketa honen asmoa Goierri Beheko eskola adineko haurrei pilotan lehiatzen jarraitzeko aukera ematea da. Sustatzen dena parte hartzea da, errendimendua baino gehiago», dio Lapke elkarteak.
Joko moldea ere berezia du pilota lehiaketak: jokotako sistema erabiltzen dute. 9na puntuko bi joko irabaztea da helburua, eta joko bakoitzean talde banak egiten ditu sakeak. Berdinduz gero, lau puntuko kitarako jokoa jokatzen da. Irabazitako partida bakoitzeko bi puntu lortuko ditu taldeak, galduz gero bat, eta frontoira azaltzen ez bada batere ez. Bigarren aldiz joan gabe geratuz gero kanporatu egingo dute.
Sei herritako 63 pilotari
Bosgarren txapelketa honetan 63 haurrek parte hartuko dute. Benjaminak (2001ean eta 2002an jaioak) dira ugarienak, 24na pilotarirekin. Larrienak –alebinak, 2000koak– 15 dira. Herrika, lazkaotarrak dira gehien, 20 ordezkarirekin (%31,74). Ondoren Beasaingoak (13), Idiazabalgoak (10), Zaldibiakoak (9), Ordiziakoak (6) eta Zegamakoak dira (5).
Talde kopuruari dagokionez ere Lazkaok egin du ekarpen handiena, seirekin. Beasainek eta Idiazabalek launa dituzte, Zaldibiak hiru, Ordiziak eta Zegamak bina.
Txapelketa sistema puntu bidezeko sailkapenaren araberakoa da. Alebinetan lehenbiziko lau taldeak joango dira finalaurrekoetara, 2002ko benjaminetan lehen bi taldeak finalera zuzenean. Bigarren urteko benjaminetan bi multzo bereizi dituzte, eta bakoitzeko lehen bi sailkatuak igaroko dira finalaurrekora.
Txapelketak zortzi herrietako udalen babesa du.
JARDUNALDIAK
- Maiatzak 7. Ataunen
- Maiatzak 14. Idiazabalen
- Maiatzak 21. Ordizian
- Maiatzak 28. Seguran
- Ekainak 4. Zaldibian
- Ekainak 11. Zegaman
- Ekainak 18. Beasainen (finalaurrekoak)
- Ekainak 25. Lazkaon (finalak)













