Zubizarreta eta Arratibel omendu dituzte Gabirian, Jubilatu Egunean
Urteroko moduan Jubilatuen Egunaren barruan bi jubilatu omendu dituzte, Gabirian: Anita Zubizarreta eta Lontxo Arratibel eta biek oso gustura jaso zituzten lore sortak zein opariak. Kultur aldiaren barruan, igandean, maiatzaren 8an, ospatu zuten Gabiri...
Urteroko moduan Jubilatuen Egunaren barruan bi jubilatu omendu dituzte, Gabirian: Anita Zubizarreta eta Lontxo Arratibel eta biek oso gustura jaso zituzten lore sortak zein opariak.
Kultur aldiaren barruan, igandean, maiatzaren 8an, ospatu zuten Gabirian Jubilatuen Eguna. Eguerdiko hamabietan meza nagusia izan zen. Ondoren herriko Goruntz taldekoek dantza saioa egin zuten eta 14:00ak aldera Osinalde elkartean elkartu ziren erretiratu guztiak bazkaltzeko helburuarekin. Herriko bertsolariak bertan izan ziren eta musikarik ere ez zen falta izan. Bertan parte hartutakoen hitzetan “giro bikaina” sortu zen.













