Hamar puntutan laburtu ditu EAJ-k Beasainerako dituen «konpromisoak»
Beasaingo EAJ alderdiak, «errespetu, lankidetza, eta parte hartzea bezalako balioak oinarri dituzten ekintza eta eztabaida lekuak sustatzeko» konpromisoa hartu du datorren legealdirako. Helburu horiek lortzeko, «pertsona bezala hazi eta heziko gaituen herria» eratu nahi dute, «gizalegezkoa eta Goierriko bihotzean dagoen inguru paregabea zainduko duena». Horretarako, hamar puntutan laburtu dituzte datozen hauteskundeen ondoren beasaindarrekin bete nahi dituzten konpromisoak, batzuk orain arte egindako bideari jarraipena ematen diotenak. Elkartegintzari garrantzi berezia eman nahi diote jeltzaleek, «elkartegintza iruditzen zaigulako herri kohesioa bultzatzeko oinarria», Aitor Aldasoro zerrendaburuak azaldu duenez. Elkarte ezberdinek antolatutako jardueretarako, aurrekontuak %5 igotzeko konpromisoa hartu dute. Hirigintza eta irisgarritasuna Hirigintzari dagokionez, «Arana kalea bihiritartzea» eta oinezkoentzako zubi batez bidez Gipuzkoa plazara bidea egitea proposatu du Aldasorok. Gipuzkoa plazaren inguruan egun ematen diren trafiko arazoak ekiditeko, azterketa egiteko konpromisoa ere hartu du, aparkalekua nola handitu aztertzeko. Bernedo Eneako aparkalekurako ere prozesu bera jarraitzea proposatu du. Nekoalde kaletik Arangoiti egoitzara eta Jose Migel Iturrioz kaletik Joan XXIII kalera igogailua jartzeko proiektuarekin aurrera jarraituko dutela ere iragarri dute. Enpresak eta azpiegiturak Langabeziak herritarren artean sortzen dituen «buruhausteei» aurre egiten laguntzeko, «enpresa berriak martxan jartzeko ekimenak» babestuko ditu EAJ-k Beasainen: «Enpresa inkubategiaren eraikitzea sustatu behar da, Goierriko Zentro Teknologikoan gazte ekintzaileek beren enpresa sortzeko aukera izan [...]
Beasaingo EAJ alderdiak, «errespetu, lankidetza, eta parte hartzea bezalako balioak oinarri dituzten ekintza eta eztabaida lekuak sustatzeko» konpromisoa hartu du datorren legealdirako. Helburu horiek lortzeko, «pertsona bezala hazi eta heziko gaituen herria» eratu nahi dute, «gizalegezkoa eta Goierriko bihotzean dagoen inguru paregabea zainduko duena».
Horretarako, hamar puntutan laburtu dituzte datozen hauteskundeen ondoren beasaindarrekin bete nahi dituzten konpromisoak, batzuk orain arte egindako bideari jarraipena ematen diotenak.
Elkartegintzari garrantzi berezia eman nahi diote jeltzaleek, «elkartegintza iruditzen zaigulako herri kohesioa bultzatzeko oinarria», Aitor Aldasoro zerrendaburuak azaldu duenez. Elkarte ezberdinek antolatutako jardueretarako, aurrekontuak %5 igotzeko konpromisoa hartu dute.
Hirigintza eta irisgarritasuna
Hirigintzari dagokionez, «Arana kalea bihiritartzea» eta oinezkoentzako zubi batez bidez Gipuzkoa plazara bidea egitea proposatu du Aldasorok. Gipuzkoa plazaren inguruan egun ematen diren trafiko arazoak ekiditeko, azterketa egiteko konpromisoa ere hartu du, aparkalekua nola handitu aztertzeko. Bernedo Eneako aparkalekurako ere prozesu bera jarraitzea proposatu du.
Nekoalde kaletik Arangoiti egoitzara eta Jose Migel Iturrioz kaletik Joan XXIII kalera igogailua jartzeko proiektuarekin aurrera jarraituko dutela ere iragarri dute.
Enpresak eta azpiegiturak
Langabeziak herritarren artean sortzen dituen «buruhausteei» aurre egiten laguntzeko, «enpresa berriak martxan jartzeko ekimenak» babestuko ditu EAJ-k Beasainen: «Enpresa inkubategiaren eraikitzea sustatu behar da, Goierriko Zentro Teknologikoan gazte ekintzaileek beren enpresa sortzeko aukera izan dezaten». Herriko jarduera ekonomikoa babesteko konpromisoa ere hartu dute.
Ezkiaga auzoan uholdeekin dituzten arazoei aurre egitea, Sehaska haurreskolako instalakuntzak eta herriko bidegorri sarea osatzea da azpiegituren atalean Beasaingo EAJ-k hartu dituen konpromisoetako batzuk.
Muruazpin aisiarako eta kirolerako gunea egiteko ideia garatuko EAJ-k datorren legealdian, eta Antzizar kiroldegi ondoan eskola kirolerako gunea egingo du.
Euskara eta kultura bat eginda jarraitzeko ere lan egingo dutela azaldu du Aldasorok. «Kulturari dagokionean, Urbieta etxea handitu eta eraberritzeko proposamena egiten dugu, kultur jarduna bertan garatzeko»; Euskarari dagokionean, sormena bultzatuz lan egingo dute, «kirolean eta hirigintzan pausoak emateaz gain, kultur aldetik antolatzen diren ekintza eta ekitaldietan, sormenari garrantzia emanez».
Hirugarren adinekoen beharrrak biltzeko, «adinekoen kontseilua» osatzea proposatu dute.
Beasaingo EAJ alderdiak presatatu duen programa osoa irakurtzeko klikatu hemen.














