
Oporrak bakean programaren barruan, Ordiziako Udalak jakinarazi du familia bat behar duela datorren udan Saharako haur bat hartzeko. Interesa dutenek aste honetan deitu behar dute honako zenbakira: 685 733 378. Haurraren bidaia udalak ordainduko du.

Ordiziako gazteak hasiak dira dagoeneko festetarako egitaraua finkatzen, eta tartean zortzigarren urtez ospatuko duten Gazte Eguna dago. “Inork erreta bukatu ez dezan”, herriko gazte guztiei egin diete datorren ostiralean, hilak 20, gaztetx...

Beasaingo EAJ alderdiak, «errespetu, lankidetza, eta parte hartzea bezalako balioak oinarri dituzten ekintza eta eztabaida lekuak sustatzeko» konpromisoa hartu du datorren legealdirako. Helburu horiek lortzeko, «pertsona bezala hazi eta heziko gaituen herria» eratu nahi dute, «gizalegezkoa eta Goierriko bihotzean dagoen inguru paregabea zainduko duena». Horretarako, hamar puntutan laburtu dituzte datozen hauteskundeen ondoren beasaindarrekin bete nahi dituzten konpromisoak, batzuk orain arte egindako bideari jarraipena ematen diotenak. Elkartegintzari garrantzi berezia eman nahi diote jeltzaleek, «elkartegintza iruditzen zaigulako herri kohesioa bultzatzeko oinarria», Aitor Aldasoro zerrendaburuak azaldu duenez. Elkarte ezberdinek antolatutako jardueretarako, aurrekontuak %5 igotzeko konpromisoa hartu dute. Hirigintza eta irisgarritasuna Hirigintzari dagokionez, «Arana kalea bihiritartzea» eta oinezkoentzako zubi batez bidez Gipuzkoa plazara bidea egitea proposatu du Aldasorok. Gipuzkoa plazaren inguruan egun ematen diren trafiko arazoak ekiditeko, azterketa egiteko konpromisoa ere hartu du, aparkalekua nola handitu aztertzeko. Bernedo Eneako aparkalekurako ere prozesu bera jarraitzea proposatu du. Nekoalde kaletik Arangoiti egoitzara eta Jose Migel Iturrioz kaletik Joan XXIII kalera igogailua jartzeko proiektuarekin aurrera jarraituko dutela ere iragarri dute. Enpresak eta azpiegiturak Langabeziak herritarren artean sortzen dituen «buruhausteei» aurre egiten laguntzeko, «enpresa berriak martxan jartzeko ekimenak» babestuko ditu EAJ-k Beasainen: «Enpresa inkubategiaren eraikitzea sustatu behar da, Goierriko Zentro Teknologikoan gazte ekintzaileek beren enpresa sortzeko aukera izan [...]




Urretxuko eta Zumarragako talde berriak lehen irteera egin zuen Eitzagako festetan. Ibilbidea hasi duenetik lehen irteera izan du talde berriak, eta jendearen babes zabalarekin egin du. ZU Kantari izena eman diote taldeari, bi herrien izenen lehen hizk...

zingizango.com • Asteburu honetan Joseba Barandiaranek eta Nerea Elustondok kantatu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Josebak Alegiako arratsaldeko saioan eta Nereak Mutrikuko arratsaldekoan. Josebak laugarren egin zuen bere saioan eta Nereak h...

Larunbatean jokatu zuen Antzuolako taldearen aurka partidua Argixaoko zelaian; lortutako garaipenari esker Ohorezko Maila Erregionalera igotzeko txartela lortu zuen.

Rosa Mari Urkia da Bilduren zerrendaburua Ormaiztegiko Udalerako. Urkiarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Aitor Iraetak, Iñigo Mendiak, Ekaitz Zuloagak, Lierni Ormazabalek, Miren Arantxa Urbiztondok, Eneko Mujikak, Maixabel Garciak, Amaia ...

Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko Guraso Elkarteak, egun osoko festa antolatu du larunbat honetarako. Guraso Elkartearen izenean Enrike Enparantzak zehaztu duenez, festaren helburua «Lizeoa berriz ere beasaindarrontzat erreferentea izatea da». Ikastu...


Legazpiko Udalak Orubide S.A enpresarekin elkarlanean otsailean egin zuten inkestaren emaitzak kaleratu ditu. Etxebizitzari buruzko ikerketa izan da. Hainbat ondorio jaso dituzte lanean. Legazpin babes ofizialeko etxebizitza lortzeko interesa duten 285...

Iaz baino 200 bat mendizale gutxiago izan badira ere, antolatzaileak oso gustura daude; ibilbide bakarraren formulak, printzipioz, harrera ona izan duela...

Maiatzaren 28an izango da irteera Errioxa eta Soriara; igeltsua eta sufrea dagoen lur eremua bisitatuko da. Izena Urrelur museoan eman...



