Etxebizitzen inguruan egindako inkestaren emaitzak kaleratu dituzte
Legazpiko Udalak Orubide S.A enpresarekin elkarlanean otsailean egin zuten inkestaren emaitzak kaleratu ditu. Etxebizitzari buruzko ikerketa izan da. Hainbat ondorio jaso dituzte lanean. Legazpin babes ofizialeko etxebizitza lortzeko interesa duten 285...
Legazpiko Udalak Orubide S.A enpresarekin elkarlanean otsailean egin zuten inkestaren emaitzak kaleratu ditu. Etxebizitzari buruzko ikerketa izan da.
Hainbat ondorio jaso dituzte lanean. Legazpin babes ofizialeko etxebizitza lortzeko interesa duten 285 pertsona daude erroldatuta. Etxebizitza tasatuengatiko interesari dagokionez, 113 eskatzaile zenbatu dituzte erroldatuta. Datu hauetatik, «era bateko edo besteko babesa duten etxebizitzengan eskaera erreala dagoela» ondorioztatu dute. Honez gain, babes ofizialeko etxebizitza bakoitzeko 2,54 eskaera jasotzen dituztela azaldu dute; tasatuen kasuan 2,08.
Inguruetako herrietako eskaerak kontutan hartuta, Legazpiko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileak 3,01 dira etxebizitzako. Tasatuen kasuan 3,20 pertsona dira etxebizitza bakoitzeko eskatzaileak. Hori ikusirik, Urtazola auzoan aurreikusi dituzten eraikuntzak «bideragarritasuna badutela» esan dute udaletik, «egingo diren etxebizitzak eskuratzeko interesun nahikoa egon baitago».













