Kantu taldearen lehen irteera Eitzagan
Urretxuko eta Zumarragako talde berriak lehen irteera egin zuen Eitzagako festetan. Ibilbidea hasi duenetik lehen irteera izan du talde berriak, eta jendearen babes zabalarekin egin du. ZU Kantari izena eman diote taldeari, bi herrien izenen lehen hizk...
Urretxuko eta Zumarragako talde berriak lehen irteera egin zuen Eitzagako festetan. Ibilbidea hasi duenetik lehen irteera izan du talde berriak, eta jendearen babes zabalarekin egin du. ZU Kantari izena eman diote taldeari, bi herrien izenen lehen hizkiekin gonbidapen bat ere baden hitz joko bat eratuz.
Eitzagan 40 laguneko taldeak hasi zuen bidea, baina amaierarako dexente gehiago ziren kantuan zeudenak. Akordeoiaren eta tanborraren laguntzaz egin zuten kantaldia.
Kantu taldearen hurrengo hitzordua Zumarragako festetakoa izango da, uztailaren 1ean. Egun horretarako musikari gehiagoren laguntza izango dute, kantarien jarduna aberastu asmoz. Kantuak jasoko dituen liburuxka ere kaleratuko dute, bi formatutan; eramangarrian eta etxekoan.













