Legazpiarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
zingizango.com • Asteburu honetan Joseba Barandiaranek eta Nerea Elustondok kantatu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Josebak Alegiako arratsaldeko saioan eta Nereak Mutrikuko arratsaldekoan. Josebak laugarren egin zuen bere saioan eta Nereak h...
zingizango.com •
Asteburu honetan Joseba Barandiaranek eta Nerea Elustondok kantatu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Josebak Alegiako arratsaldeko saioan eta Nereak Mutrikuko arratsaldekoan.
Josebak laugarren egin zuen bere saioan eta Nereak hirugarren. Udazkeneko kanporaketara sailkatzeko bertsolari guztien puntuak hartuko dira kontuan eta bertsolari bakoitzak bi saiotan kantatuko du. Legazpiar guztiek kantatu dute, dagoeneko, euren lehenengo saioan. Bigarrena egun eta toki hauetan izango dute:
Joseba Barandiaranek, maiatzaren 29an, Gabirian, 11:30ean.
Nerea Elustondok, maiatzaren 29an, Aretxabaletan, 11:30ean.
Julen Agirreburualdek, ekainaren 5ean, Zumarragan, 17:30ean.
Sarrerak erosi, puntuazioak ikusi edo bestelako informazioa irakurri nahi baduzue, honako orrian daukazue: http://www.gpuntua.com/













