Udaberri festa egingo dute larunbatean Lizeokoek
Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko Guraso Elkarteak, egun osoko festa antolatu du larunbat honetarako. Guraso Elkartearen izenean Enrike Enparantzak zehaztu duenez, festaren helburua «Lizeoa berriz ere beasaindarrontzat erreferentea izatea da». Ikastu...
Alkartasuna Lizeoa ikastetxeko Guraso Elkarteak, egun osoko festa antolatu du larunbat honetarako. Guraso Elkartearen izenean Enrike Enparantzak zehaztu duenez, festaren helburua «Lizeoa berriz ere beasaindarrontzat erreferentea izatea da». Ikasturte hasieratik hainbat ekintza antolatu dituzte helburua betetzeko asmoz, eta festa izango da azkena.
Goizean goizetik hasiko dira ekintzak egiten larunbatean. 10:00etatik aurrera, eta goiz osoan, txirrinduen ginkana, puzgarriak, tailerrak eta jolasak egongo dira Gernika pasealekuan eta pilotalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, San Martin plazan izango da txirrinduen ginkana. 10:30ean 3×3 saskibaloi txapelketa hasiko da gune berean, eta 11:00etan dantzaokea.
Eguerdian bazkaria egingo dute guraso eta haur guztiek elkarrekin San Martin plazan, eta arratsalderako disko-festa antolatu dute. Festan zehar, hainbat sorpresa egongo direla ere aurreratu dute Guraso Elkartekoek.
Kamiseta berria egin dute
Lizeoko irudi berria izango den kamiseta ere aurkeztu dute Gurasko Elkartekoek. Urtean zehar
ikastetxean egiten dituzten ekintzen isla da kamiseta, «humore kutsu batekin», hainbat ekintzetako protagonisten marrazkiz osatuta baitago.
Oraingoz, kalean ibiltzeko kamiseta bakarrik kaleratu dute, baina datorren ikasturtean, eskola kirolerako arropa ere irudi berria erabiliz egingo dute.













