Lazkaoko EAJk aurreko legealdien segimena egiteko udal programa osatu du
Lazkaoko EAJk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako aurkeztu duen programan ekonomiak pisu nabarmena hartu du. Gainontzeko hautagai jeltzaleek lagunduta aurkeztu ditu Patxi Albisu alkategaiak publikoki hurrengo legealdirako EAJren proposamenak eta hautagaiak. «Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak, enpresa txikiak eta, nola ez, komertzioa. Horiei eman behar diegu babesa, horiek sustengatzen dutelako ekonomia», azaldu du Albisuk zerrendako gainontzeko hautagaien aurrean. Kanpandegiko industrialdea «errealitate bihurtzea» izango da EAJren asmoa hurrengo legealdian, Goierri Beheko Industrialdea erakundearen bitartez egingo litzatekeena. Zerbitzu aldetik erronka ez da gehiago jartzea izango, «orain dauden zerbitzuak eta bizi kalitatea mantentzea baizik». Lazkao zerbitzu aldetik herri «oparoa eta atsegina» dela esan du. «Hori mantentzea bakarrik jada nahiko lan bada. Horretarako udal solbentea behar dugu erronkei aurre egiteko». Udalaren kudeaketaren balorazioa eginez, Lazkaok zorrik ez duela gogoratu du alkategai jeltzaleak, legealdiaren hasieran hartutako 1,7 milioiko mailegua kitatuta dagoelako. 2007-11 aldian, diru horiek «inbertsio sozialean» erabili dituzte, Areria kultur gunea eraikitzeko adibidez. Horrez gain, egindako azpiegiturak zerrendatu zituen, Txindoki gerontologikoa, haur eskola, kanpoko igerilekuak, bidegorriak, Santa Madalenako enparantza edota Senpereko biribilgunea. Bi errotonda gehiago Zirkulazioaren eta bideen antolamenduarekin jarraituz, Senpereko errotondaren segidan, Ataun aldera, beste bi biribilgune egiteko konpromisoa agertu du EAJk Lazkaorako: Lazkaomendikoa eta Kanpandegikoa, «herriko sarrerak egokitzeko». Bide [...]
Lazkaoko EAJk maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako aurkeztu duen programan ekonomiak pisu nabarmena hartu du. Gainontzeko hautagai jeltzaleek lagunduta aurkeztu ditu Patxi Albisu alkategaiak publikoki hurrengo legealdirako EAJren proposamenak eta hautagaiak.
«Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak, enpresa txikiak eta, nola ez, komertzioa. Horiei eman behar diegu babesa, horiek sustengatzen dutelako ekonomia», azaldu du Albisuk zerrendako gainontzeko hautagaien aurrean. Kanpandegiko industrialdea «errealitate bihurtzea» izango da EAJren asmoa hurrengo legealdian, Goierri Beheko Industrialdea erakundearen bitartez egingo litzatekeena.
Zerbitzu aldetik erronka ez da gehiago jartzea izango, «orain dauden zerbitzuak eta bizi kalitatea mantentzea baizik». Lazkao zerbitzu aldetik herri «oparoa eta atsegina» dela esan du. «Hori mantentzea bakarrik jada nahiko lan bada. Horretarako udal solbentea behar dugu erronkei aurre egiteko».
Udalaren kudeaketaren balorazioa eginez, Lazkaok zorrik ez duela gogoratu du alkategai jeltzaleak, legealdiaren hasieran hartutako 1,7 milioiko mailegua kitatuta dagoelako. 2007-11 aldian, diru horiek «inbertsio sozialean» erabili dituzte, Areria kultur gunea eraikitzeko adibidez. Horrez gain, egindako azpiegiturak zerrendatu zituen, Txindoki gerontologikoa, haur eskola, kanpoko igerilekuak, bidegorriak, Santa Madalenako enparantza edota Senpereko biribilgunea.
Bi errotonda gehiago
Zirkulazioaren eta bideen antolamenduarekin jarraituz, Senpereko errotondaren segidan, Ataun aldera, beste bi biribilgune egiteko konpromisoa agertu du EAJk Lazkaorako: Lazkaomendikoa eta Kanpandegikoa, «herriko sarrerak egokitzeko».
Bide azpiegitura horiek bidegorriarekin lotu eta oinezkoentzat espaloiak zabaldu nahi dituzte; «gero, garrantzitsuena da ohiturak sustatzea horiek erabiltzeko, osasungarria eta ona baita».
Etxebizitzaren arloan alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko gestioaren «lidertza» hartuko duela esan du EAJk. «Udalak sustatutako prezio adostuko etxeak egiten ere jarraituko dugu. Aurten bertan hasteko gai izango gara 49 etxebizitzarekin Larreategiko eremuan», dio Albisuk.
Kultura mugimendua eta sorkuntza truke moduan sustatu nahi dute. «Herriko eragileekiko apustua egiten dugu, harrobiaren eta sormenaren aldekoa. Babesa ematen diegun talde horiei eskatzen diegu gero herrian itzultzeko beraien sormena. Horren aldeko apustua egin dugu, eta fruituak ematen ari da. Areria kultur guneari ezpala ateratzen segitu beharra daukagu».
Euskara «alor guztietan transbertsalitate osoarekin» erabiltzea, proiektuak «justizia sozialean» oinarrituta» garatzea, eta elkarlana, elkarbizitza, auzolana, esfortzuaren kultura nahiz jasangarritasun baloreak lantzea hartu ditu EAJk jardunbide.
Zerrenda
1. Patxi Albisu
2. Ana Irastortza
3. Inazio Estensoro
4. Mila Madrazo
5. Felix Urkola
6. Amagoia Naldaiz
7. Inazio Barandiaran
8. Lurdes Garmendia
9. Xabier Garmendia
10. Agurtzane Lasa
11. Mariano Altuna
12. Anjel Vazquez
13. M. Dolores Auzmendi
Ordezkoak: Xabier Arrasate, Ana Mari Igartzabal,
Diego Gurrutxaga













