Andraitz 25. urtemuga ospakizunak prestatzen hasi da, ekainerako
Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25 urte beteko ditu aurten. Hori ospatu asmoz, hainbat ekintza prestatzen ari da. Herritarren laguntza eskatu dute. Ekainaren 18an egingo dute ospakizun festa nagusia. Andraitz Eguna izango da. Antolatzaileak jada ...
Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25 urte beteko ditu aurten. Hori ospatu asmoz, hainbat ekintza prestatzen ari da. Herritarren laguntza eskatu dute.
Ekainaren 18an egingo dute ospakizun festa nagusia. Andraitz Eguna izango da. Antolatzaileak jada hasiak dira parte hartzaileen aurreikuspenak egiten eta herritarrei izena emateko eskatu diete, data eta lekua zehazte aldera. Kamiseta berezi bat ere kaleratuko du saskibaloi taldeak.
Bertan, 25 zenbakia agertuko da, eta hau 400 jokalariren izenekin osatuko dute. Hemen ere, antolatzaileek herritarren laguntza eskatu dute: «ez dugu inor kanpoan utzi nahi». Horretarako, jokalarien zerrenda sarean jarri dute ikusgai (http://xurl.es/gvrw9), eta norbait falta dela somatzen duenari taldearekin harremanetan jartzeko eskatu diote. andraitz@gmail.com helbidera idatziz.
Honez gain, zapatuan, maiatzak 21, EAEko eta Irlandako selekzioen arteko kadete mailako partida jokatuko dute Bikuña kiroldegian. 18:00etan hasiko da partida.