Segurako Ardixarra etxean kokatuta dagoen turismo bulegoak, kalitate turistikoaren Q Ziurtagiria lortu du. Turismo Bulegoko arduradunek jakitera eman dutenez, ez da hori Segurako turismo bulegoak kalitatearen alde egiten duen lehen ahalegina: ̶...
Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa martxan da. Mugikortasun iraunkorra da aurten aukeratu duten gaia eta lanak maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. JPG fo...
Ordiziako EAJren zerrendakideek atzo egin zuten Barrena jauregian udal eta foru hauteskundeetako kanpainari bukaera emateko ekitaldia. Jose Migel Santamaria egungo alkate eta EAJren alkategaia buru dela, datozen lau urteetarako Ordiziarako dituzten proposamenak eta lan ildoak aurkeztu zituzten. Han ziren EAJren zerrendan doazen hautagai gehienak, baita bukatzear den legealdian zinegotzi izandakoak ere. Hiru dira datorren legealdirako EAJk dituen lan-ardatzak: krisi ekonomikoari aurre egitea, etorkizunerako azpiegiturak eta herritarrak. Santamariaren kudeaketari buruz “balantze oso positiboa” egiten du Ordiziako EAJk, eta haren izaera eta gizatasuna goratu dituzte. “Ordiziarako proiektu garrantzitsuak ditu, Ordiziaren izaera aldatuko dutenak. Hauteskundeei aurre egiteko talde oso ona dugu, eta Josemi [Santamaria] buru dugula, Ordizia berria eraikiko dugu”. Horixe da, hain zuzen, Ordiziako EAJk hauteskundeetarako darabilen goiburua: Ordizia berria. Beste pausu bat aurrerantz. Lanerako bi printzipioak Azken lau urteetan “aurrerapausu handi, sakon eta sendoa” egin dutela dio Santamariak. Bi printzipio izan dituzte lanerako: “Batetik, gertutasuna, eta bestetik, inplikazioa”. Haren esanetan, “hausnarketa sakon” baten ondoren sortu dute Ordizia berria proiektua. “Esperientzia eta ezagutza lortu ditugu lau urteotan, eta egindako lan hau ezin da gelditu, aurrera jarraitu behar dugu. Proiektu berriei aurre egiteko legealdi erabakigarria da”. Krisiari aurre egin Hiru ardatzetan oinarritu du udal programa EAJk, eta horietatik lehena krisi egoerari aurre egitea [...]
Ordiziako Musika Eskolak datorren astelehenean, hilak 23, zabalduko du 2011-12 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea, eta hilaren 31a arte egongo da izena emateko aukera. Hainbat musika tresna jotzen ikasteko aukera ematen du musika eskolak, lau urt...
Antton Irizar Idiazabalgo alkate ohiak eta berarekin batera Udalean ibilitako zenbait zinegotzi ohiek Izal Bai babestu dute. Hautesle zerrenda horrek EAJren, Hamaika Baten eta Aralarren babesa ere jaso du
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Zumalakarregi museoak biharko (maiatzak 20) Museoari bira 80 minututan gynkana antolatu du haurrentzat. Gynkana jokoari 16:30ean emango diote hasiera. Museoaren kanpoan 360 graduko borobila irudikatuko dute, eta Ormaiztegiko zortzi txoko 1873. urtean Julio Vernek argitaratutako nobela famatuan, Phileas Fogg esploratzaileak ezagututako hiri bihurtuko dituzte. Ondoren, haurrak bi talde handitan banatuko dituzte. Modu horretan jakin ahal izango dute partaideek, beraien bidaia zein norabideetan egin behar duten. Bidaiari guztien abiapuntua zein helmuga Londres izango da. Hiriz-hiri, frogaz-froga Hiri horietako bakoitzean bina froga osatu beharko dituzte umeek, eta horretarako, 80 minutu izango dituzte guztira. Museoen Nazioarteko Kontseiluaren aurtengo leloak dioen bezala, imaginazioa eta sormena erabili beharko dituzte probak gainditu ahal izateko. Denbora eta kokapena kontrolatu ahal izateko berriz, talde bakoitzari kronometroa eta iparrorratza emango dizkiote. Museoaren ordezkariek jakitera eman dutenez, joku horren bidez XIX. mendeko bidaiari esploratzaile bihurtuko dira umeak. “80 minututan Phileas Foggek bere bidaian zehar izandako gora-beherei eta ezagututako leku liluragarriei buruzko frogak gainditu beharko dituzte, hiri batetik bestera bidaiatuz”. Gynkanaren bukaeran, urtero bezala, parte hartzaile guztiek sari berezia jasoko dute. Beste zenbait ekintza Gynkanaz gain, beste zenbait ekintza ere antolatu ditu Zumalakarregi museoak Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Asteburuan, larunbatean zein igandean ate irekien jarduna ospatuko du [...]
Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25 urte beteko ditu aurten. Hori ospatu asmoz, hainbat ekintza prestatzen ari da. Herritarren laguntza eskatu dute. Ekainaren 18an egingo dute ospakizun festa nagusia. Andraitz Eguna izango da. Antolatzaileak jada ...
Biok Zerbitzuak senior mutilen Ordiziako saskibaloi taldeak larunbatean jokatuko du igoerako promoziorako lehen partida, Donostiako taldearen aurka. Partida ez da Majorin izango, Beasaingo Antzizar kiroldegian baizik, Ordizian Gimnastika erritmikoaren ...
Zaldibiako Almitza sega elkarteak antolatuta, etzi, larunbata, hasiko da Beramendin (Nafarroa) Euskal Herriko Bakarkako III. Sega Ligaxka. Nazioarteko segalaritza eran jardungo dira izena eman duten 40 kirolari; 28 gizonezko eta 12 emakumezko. Ligaxkak...
Ordiziako Jakintza dantza taldeak emanaldia egingo du bihar, ostirala, Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Bost urteko haur txikietatik hasi, eta hainbat talde dantzan ikusteko aukera izango da. Dantza tradizionalekin ez ezik, dantza berritzai...
Bihar, ostirala, 13:30ean hasita, banatuko dituzte Oianguren institutuko aretoan Ordiziako VII. Piropo Lehiaketaren sariak. Lehiaketa Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan. Izenak berak dioenez...
EAko bi ordezkari, Jexus Mari Larrazabal eta Ikerne Badiola, Idiazabalen izan ziren atzo arratsaldean, Bilduren aldeko botoa eskatzeko helburuarekin. Bilduren Idiazabalgo eta Zegamako zenbait hautagairekin eta jarraitzailerekin elkartu, eta herrian ...
Igartubeiti baserri museoak Egin dezagun museo bat tailerra eta ate irekien jardunaldia antolatu ditu egunotarako, Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Tailerra larunbatean izango da, 16:30etik 18:00etara bitartean. Tailerrean parte hartzen dutenek mus...
Beasaingo Bilduri babesa emateko, herritarrei ateratako argazkiekin bideoa egin dute Beasaingo Bildukoek. Aurreko ostiralean, maiatzaren 13an, egin zuten argazkiak ateratzeko saioa, eta Arrano tabernan argazki kamera ere utzi zuten, nahi zutenek berta...