Bihar banatuko dituzte Ordiziako piropo lehiaketaren sariak
Bihar, ostirala, 13:30ean hasita, banatuko dituzte Oianguren institutuko aretoan Ordiziako VII. Piropo Lehiaketaren sariak. Lehiaketa Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan. Izenak berak dioenez...
Bihar, ostirala, 13:30ean hasita, banatuko dituzte Oianguren institutuko aretoan Ordiziako VII. Piropo Lehiaketaren sariak. Lehiaketa Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan. Izenak berak dioenez, 14 urtetik gorako gazteek piropoak edo ligatzeko esamoldeak idaztea, helburu jakin batekin: lagunarteko egoera informaletan euskarazko esamoldeak sortu eta erabiltzea da, eta bide batez, gazte hizkera sustatzea.
Guztira 309 esamolde jaso dituzte: 186 A kategorian (14-16 urte) eta 119 B kategorian (16tik urtetik gora). Testuen zuzentasunari, jatortasunari eta egokitasunari erreparatu diete epaimahaikideek, baita originaltasunari eta testuen bizitasunari ere. k